2021ko martxoaren 18a

Eskubide Sozialetako Departamentuak  familiei lagunduko die 2021ean, 2 milioi euro inguruko zuzeneko laguntza sortarekin

Exekutiboak lana eta familia bateragarri egiteko laguntza bikoiztu du, 1,4 milioi euro bideratuta
videocam Eskubide Sozialetako Departamentuak  familiei lagunduko die 2021ean, 2 milioi euro inguruko zuzeneko laguntza sortarekin collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, Eskubide Sozialetako Departamentuaren bidez, familientzako 1.775.0000 euroko laguntza ekonomiko zuzena onartu du, lana eta familia bateragarri egiteko laguntza bereziarekin. Aurtengo diru-laguntzak aurreko urtean prestazio horretara bideratutako inbertsioa bikoizten dute.

Nafarroako Gobernuak, Eskubide Sozialetako Departamentuaren bidez, familientzako 1.775.0000 euroko laguntza ekonomiko zuzena onartu du, lana eta familia bateragarri egiteko laguntza bereziarekin. Aurtengo diru-laguntzak aurreko urtean prestazio horretara bideratutako inbertsioa bikoizten dute.

2020an, bateragarri egiteko planak 722.000 euroko inbertsio publiko batekin bideratu ziren. Pandemiak eragiten dituen laneko jarduera eta familia bizitza bateragarri egiteko zailtasun gehigarriez jabetuz, Foru Gobernuak diru-laguntza bereziak bikoiztea erabaki du, eta 2021ean 1.475.000 eurokoak izango dira. Hauek ezohiko laguntzetarako 300.000 euroko partida batekin osatzen dira.

Carmen Maeztu Eskubide Sozialetako kontseilariak joan den ostegunean aurkeztu zuen bere departamentuak onartutako neurri sorta, senide bat zaintzeko edo guraso bakarreko familiak bateragarri egiteko lan-eszedentzia bat hartzen duten pertsonen aldekoa hala nola familia ugarien eta guraso bakarreko familien ezohiko gastuak estaltzeko laguntzen kontingente bat ezartzekoa.

Kontseilariarekin batera, Miriam Martón Eskubide Sozialen eskumenekoa den Nafarroako Enplegu Zerbitzuko-Nafar Lansareko (SNE-NL) zuzendari gerenteak, bi diru-laguntza lerro aurkeztu ditu autonomoen eta besteren konturako profesionalen bateragarritasuna errazteko asmoz. Hornidura osoa 425.000 eurokoa izanik, 12 urteko adin txikikoen zaintzan lan egiten duen pertsona baten kontrataziorako diru-laguntza emango da.

Maezturen esanetan, “neurri hauek eta beste hainbat Gobernu honen eskutik Nafarroako familiei babes irmoa emateko erabakigarritasunetik datoz, horietako askorentzat bereziki delikatua den une batean”. "Konpromiso hau islatzen da haurtzaro, familia arloetako hala nola bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egiteko aurrekontuaren hedadura nabarmenean. Horrela, 2015ean eginiko 20,3 milioiko inbertsiotik 2021. urterako 40,4 milioiko aurrekontu batera heldu gara, alegia, % 99ko hazkunde batera. Aurrekontuan erantsi diren 20,1 milioietatik, erdia baino gehiago, 10,9 milioi, legealdi honetako lehenengo bi urtetakoak dira, eta hazkunde hori mantendu egin da egungo zifrara heldu arte”, azaldu du.

Laguntzen multzo hau 2020. urterako Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluaren esparruan lana eta familia bizitza bateragarri egitera zuzendutako eta 2021era luzatutako bi neurriren osagarriak dira. Neurri horien arabera, ondorengoak, arbasoak, beste senide batzuk edota pertsona desgaituak zaintzeagatik etxe-langile bakoitzeko kotizazioen arabera Gizarte Segurantzari asebetetako kopuruen kenkaria % 25etik % 100era aldatzen da.  

Laguntzak zaintzetarako eszedentziagatik

Alde batetik, Exekutiboak 625.000 euroko diru-laguntza bat onartzen du, aldizkako ordainketetarako zuzeneko laguntzen erregimenean, adin txikiko baten edo gaixorik edo kaltetuta dagoen pertsona heldu baten zaintzarako eszedentzia bat hartzen duten pertsona langileen kontziliazio neurri bezala. Laguntzen linea hau % 19,5 igotzen da 2020koekin alderatuta, izan ere, ekitaldi hartan 523.000 euroko partida bat gaitu zen.

Zehazki, bi zenbateko ezartzen dira pertsona bakoitzeko: 645,3 euro hilean istripu larri bat jasan duten eta zaintza iraunkorrak behar dituzten seme-alaben edo harrerako adin txikikoen kasuan eta istripu edo gaixotasun larri batengatik lehen mailako biktimak diren senide helduak zaintzeko. 450 euro hilean, eszedentzia honako lau egoeretako bati dagokionean: seme-alaben zaintza, jaio berriak edo lehenengo seme-alabak mendekotasun maila bat duenean, gutxienez % 33koa; familia unitateko hirugarren seme-alabaren zaintza eta seme-alaba horietako biren adinak 6 urtetik beherakoak direnean; adin txikiko seme-alaben zaintza adopzioaren edo harreraren kasuan, aurreikusitako iraupena urte betetik gorakoa denean; seme-alaben zaintza erditze, adopzio edo harrera aniztunetan.

Diru-laguntzak banakako ebaluaketa erregimenean ematen dira, hau da, aurkezpen hurrenkeraren arabera eta aurrekontu kreditu eskuragarria existitzen den bitartean. Hala ere, 310.000 euroko maximora hedatu ahal izango litzateke hasieran aurreikusitako kreditua agortuko balitz.

Kasu horietako batean aurkitzen diren pertsonek diru-laguntzak eska ditzakete azaroaren 2ra arte Nafarroako Gobernuaren Erregistro Elektronikoari dagokion estekan, zein eskuragarri dagoen Interneteko izapideen katalogoaren fitxa honetan edo bestela Administrazio Publikoetako Prozedura Administratibo Komunaren urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako bitartekoren baten bitartez.

Gainera, Eskubide Sozialek prozedura bat jarri dute martxan guraso bakarreko familien kontziliazio laborala errazteko. Hasiera batean, 225.000 euroko aurrekontu batekin kontatzen da, 110.000ko maximo batera hedatu ahal dena. Nafarroako Gobernuak % 80 hedatzen du deialdi honen gastua zeinetara 2020an 124.000 euro destinatu ziren. Deialdiak bi zenbateko ezartzen ditu familia unitatearen per capita errentaren arabera: 800 euro hileko errenta 11.862,9 eurokoa edo gutxiagokoa izaten denean; errenta handiagotarako hileko 500 euroko diru-laguntza bat ezartzen da.

Laguntzak Nafarroako Gobernuaren Interneteko tramiteen katalogoaren esteka hau sakatuz eska daitezke.

Ezohiko gastuetarako laguntza

Familientzako babesa finkatzen da, halaber, familia ugarietan edo guraso bakarreko familietan gertatu ohi diren ezohiko gastuak estaltzeko 300.000 euroko zenbatekoarekin hornitutako laguntza ekonomikoen deialdi batean. Zehazki, entzumen-protesiak erosteko edo ordezteko (500 edo 350 euroko laguntzekin unitateko per capita errentaren arabera), optika preskripziotarako (160 edo 120 eurokoak) eta ortodontzia tratamenduetarako (600 edo 300 eurokoak) 2021. urtearen baitan. Deialdi honen zenbatekoa berbideratu egiten da iaz baimendutako 396.748 euroko gastuari dagokionez, guraso bakarreko unitateen erregistro eguneratua kontuan hartuta.

Kasu honetan, Eskubide Sozialetako prozedurak 200.000 euroko gastu bat baimentzen du familia ugarietara destinatuta dagoena: 9.500 entzumen-protesietarako, 75.000 optika-preskripziotarako eta 115.000 ortodontzia tratamenduetarako. Guraso bakarreko familietarako, deialdiak 100.000 euro destinatzen ditu: 5.000 entzumen-protesitarako, 45.000 optika-preskripziotarako eta 50.000 ortodontzia tratamendutarako. Aurreikusitako kreditua agortzen bada, 100.000 eurora hedatu ahal izango litzateke programa honetara destinatutako kopurua.

2021ean zehar aurreikusitako gastuetako bat egiten duten familia ugarien edo guraso bakarreko familia unitateek laguntza eska dezakete urriaren 15era arte Nafarroako Gobernuaren esteka honetan tramitatzeko fitxa sakatuz.

Hiru kasuetan, deialdien oinarriak Eskubide Sozialetako kontseilariaren foru aginduan azaltzen dira zeinek laguntzen deialdiak 2020 eta 2023 urte tartean familiaren esparruan arautzen dituen.

Laguntzak esteka hau sakatuz eska daitezke, Nafarroako Gobernuaren Interneteko tramiteen katalogoan.

Era berean, Eskubide Sozialetako departamentua deialdi berritzaile bat egitekotan dabil Nafarroako tokiko entitateek martxan jarritako bateragarritasun planak errazteko. 200.000 euroko aurrekontu hornidura bat aurreikusten da eta osagai berritzaile batekin datozen udalerrietatik sortutako ekimenak babestuko ditu. Deialdiaren oinarriak etorkizun hurbilean argitaratuko dira.

Laguntzak lan autonomoa eta besteren konturakoa bateragarri egiteko

Agerraldian, Miriam Martónek azaldu du SNE-NL zerbitzuak inoiz ez zuela horrenbeste diru esleitu kontziliaziorako, “inbertsio honek enpleguaren sorrera bultzatzen du zentzu orotan”. Familia obligazioak dituen edonoren lan jarduera ahalbidetzeaz gain “zaintzaren enplegua sustatzen du, baina halaber existitzen dena agerian jartzen du”. Bateragarritasun honen beste ezaugarri bat ekoizpenaren eta lanbide jarduketaren hobekuntza da. “Bere bateragarritasun pertsonala estalita duten pertsonek denbora gehiago eman dezakete bere lanbide garapenean”, azpimarratu du.

SNE-NL zerbitzuko zuzendari gerenteak laster argitaratuko den deialdi bat aurreratu du, etxean bere zaintzapean dituen 12 urtetik beherako seme-alaben zaintzarako pertsona langabetu bat kontratatzen duten besteren konturako langileengana zuzendutako eskaintza. Zehazki, laguntza 300 eurokoa izango da lanaldi osorako kontratazioari dagokion hilabete bakoitzeko, gehienez 6 hilabeteko iraupenarekin.

Pertsona zaintzaileari eginiko kontratua, gutxienez, jardunaldiaren % 50ari dagokio, 3 hilabeteko iraupen minimoarekin eta urteko ordainsari minimoa, gutxienez, Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata izango da. Guztira, SNE-NL zerbitzuak 200.000 euro bideratuko ditu programa berritzaile honetara.

Martónek halaber erakundeak onartu duen deialdia aurkeztu du jarduera autonomoan aritzen diren profesionalen kontziliazioa errazte aldera, zein jadanik iazko udan ezagutzera eman zen, eta 2021ean bere aurrekontu hornidura hirukoiztu egin du 225.000 eurora iritsi arte, beste 45.000 eurotara hedagarria izanik. Horrez gain, gogoratu behar da deialdia egokitu egin zela, zaintzapeko adin txikikoen adina 7tik 12 urtera hedatuz.

Zaintza lana egiten duen pertsona baten kontrataziorako diru-laguntzak ordainketa bakarrean eskaintzen dira: hileko 300 eta 360 euro artean, eta eremu landatarretako emakumeen kontratazioa saritu egiten da.

Deialdiaren baldintza guztiak eta eskaria aurkezteko modua eskuragarri daude Nafarroako Gobernuaren Interneteko tramiteen katalogoari dagokion esteka hau sakatuz.