2021ko martxoaren 17a

Nafarroako Gobernuak adierazpen instituzional bat onartzen du hilak 21ean ospatuko den Arrazakeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta

Erabateko errefusa adierazten du nolanahiko arrazakeria eta xenofobia seinaleen aurrean eta bere konpromisoa harrerarako eta elkarbizitzarako lurraldea den Nafarroa bat eraikitzeko
videocam El Gobierno de Navarra ha realizado una declaración con motivo del Día Internacional de la Eliminación de la Discriminación Racial. collections Irudi galeria

El Gobierno de Navarra ha aprobado, en su sesión de hoy, la siguiente declaración institucional con motivo del Día Internacional de la Eliminación de la Discriminación Racial, que se conmemora el próximo domingo, 21 de marzo

Nafarroako Gobernuak onartu egin du, gaurko bilkuran, ondorengo adierazpen instituzionala, datorren martxoaren 21ean, igandea, ospatuko den Arrazakeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta

“Nafarroako Gobernuak agerian jarri nahi du bere errefusa gure lurraldean gerta daitekeen nolanahiko arrazakeria eta xenofobia partikular, pribatu edo instituzionalen aurrean; eta, horrez gain, gizarteko estamentu guztietatik jatorria, kultura edo talde etniko batekoa izatea direla eta  eragindako diskriminazio mota guztiak errotik ezabatzeko bere konpromiso irmoa.  

Nazio Batuen Batzar Nagusiak data hori aldarrikatu zuen 1960ko egun horretan Apartheid-a salatzeko protesta baketsua egiten ari ziren pertsona talde baten aurka poliziek tiro egin zutenean Sharpevillen (Hegoafrika) gertatutako 69 pertsonen Sarraskia oroitzeko.

Gaur egun, zorionez, gure ingurune hurbilenean ez ditugu bizi hori bezalako egoerak; baina kezkaz bistaratzen dugu gorroto eta aporofobia diskurtsoen gorakada, eta horiek azkenean arrazakeria eta xenofobia aurreiritziak hedatzeko bidea ematen dute.

Nahiz eta Nafarroan, gure ustean, gizartearen gehiengoa diskurtso horien hala nola bere jatorria, kultura edo talde etniko batekoa izatea direla eta pertsonen bereizkeriaren aurka dagoen, egia da COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz bizi dugun krisi egoera arrazakeria eta xenofobia tonua duten diskurtso populistetan aprobetxatzen ari direla, politikatik eta komunikabidetatik.

Nafarroako Gobernuak ez ditu onartuko arrazakeria eta gorroto jarrera eta diskurtso mota hauek. Eta badakigu jarrera honek herritar nafarren gehiengo zabala ordezkatzen duela.

Nafarroako Gobernutik, heziketaren eta informazioaren boterean sinesten dugu, sentsibilizaziorako eta elkarbizitzarako baliabide modura. Besteren ezagutza aldarrikatzen dugu elkarbizitzaren oinarri modura. Tolerantziaren irizpide etiko unibertsalean oinarritutako elkarbizitza bat defendatzen dugu, gure munduaren aniztasunaren errespetuan, onarpenean eta estimuan oinarritzen dena. Tolerantziak lehentasuna ematen dio pertsonaren balioari, bere duintasunari eta bere eskubideei; eta haren iritziak, sinesmenak edo kultura, partekatu ez izan arren,  aintzat hartzea inplikatzen du. Sentsibilizatzearen eta informatzearen beharrean sinesten dugu, arrazakeriak eta xenofobiak osatzen duten beste pandemia honen aurka herritar inklusiboagoak eta konprometituagoak lortuko baditugu.

Nafarroako Gobernutik departamentu arteko jarduera batean murgilduta gaude heziketa, informazio eta sentsibilizazio horretarako. Ikasgeletatik, kaletan, instituzioen baitan, komunikabideen bitartez, tokiko entitateekin lankidetzan… azken finean, edozein tokitan eta modutan zeinetan gure konbentzimendua adierazi ahal izango dugun jatorri, kultura edo talde etniko batekoa izatea dela eta bereizkeriarik jasaten ez duen Nafarroa baten alde.

Izan ere, berezikeria horiek ezin ditugu onartu, bere jatorria edozein dela ere (instituzioak, ordezkari politikoak, komunikabideak, mota orotako gizarte agenteak) eta jasaten duena nornahi dela ere.

Nafarroako Gobernuak, gauza guztien gainetik Giza Eskubideak defendatzen ditu. Eta hauek halaber gure herritarren pluraltasuna errespetatzen eta baloratzen duen kultura arteko elkarbizitza batean espresatzen dira. Duela urte bete adierazten genuen bezala, Nafarroa plural, anitz eta tolerante bat defendatzen dugu, halakoa izateagatik harro sentitzen dena. Nafarroa inklusibo batean sinesten dugu, zeinek bere azalaren kolorea edo jatorria alde batera utzita pertsona ororen elkarbizitza bilatzen duen. Mundura irekita dagoen Nafarroa bat, zeinetan guztiok berdinak garen, komunitateko bizi proiektu baterako funtsezko atalak; eta ezin liteke beste modu batera izan, bizitzea dagokigun mundu globalizatu honetan.

Konpromiso hori ez da mugatzen urteko egun batera: 365 egunetarako konpromiso bat da. Egunerokotasuneko arrazakeria eta xenofobia arazoen irtenbidea partekatu nahi dugu, horien inguruan detektatutako adierazpen ororen aurka; eta harrerarako eta elkarbizitzarako lurraldea den Nafarroa bat eraiki nahi dugu.