2021ko martxoaren 17a

Nafarroak datozen 5 urteetarako 28 milioi bideratuko ditu Sakanako eta Larraun-Leitzaldeko errepideak mantentzeko

Lurralde kohesioak, gainera, 20 milioi euro izango ditu Nafarroako Errepide Sareko seinaleak, bide-markak eta segurtasun-hesiak berritzeko

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, baimena eman dio Lurralde Kohesiorako Departamentuari 28,75 milioi euro bideratzeko, Sakanako eta Larraun-Leitzaldeko errepide eta autobiei zerbitzua ematen dien Irurtzungo mantentze-zentroaren kontratura , datozen 5 urteetarako.

Nafarroako errepide sarearen bideragarritasun, segurtasun eta erosotasun baldintzak mantentzeko helburu nagusiari jarraiki, halaber aurten iraungitzen diren eta guztira 20 milioiko gastu batekin kontatuko duten beste 6 kontratu berritzea baimendu da. Horietan barne hartzen dira Errepide Sarean seinaleak, bide-markak berritzeko eta eguneratzeko hala nola segurtasun barrerak instalatzeko lanak.

Zehazki, Irurtzungo kontserbazio zentrora 28.750.000 euro bideratzen dira, zeinetatik 15 eremuko errepideen mantenurako izango diren eta beste 13,75 berriz, lA-15, A-10 eta A-1 autobideak kontserbatzeko, erdiguneko esparru nagusirako bere igarobidean. Horretarako bi kontratu ezberdin izenpetuko dira.

Bide-markak, seinaleztapena eta segurtasun barrerak

Era berean, Lurralde Kohesioak hiru kontratu berri formalizatu ahal izango ditu Foru Komunitate guztian errepidetako bide-markak margotzeko eta birmargotzeko, baimendutako aurrekontua guztira 9.960.000 eurokoa izanik. Kontratu horietako bakoitza Nafarroako eremu bati dagokio eta gehienez 3.320.000 euroko hornidurarekin kontatuko du.

Seinaleztapen bertikala eguneratzeko eta berritzeko 6.640.000 euro bideratzea aurreikusten da, errepide nafar guztiak barne hartzen dituzten bi kontratutan banatuta. Gainera, beste 4,16 milioi bideratuko dira segurtasun barrerak instalatzeko, birjartzeko, mantentzeko eta altxatzeko.

Izenpetu ondoren, kontratu berri hauek bost urteko iraupena izango dute, 2021eko urriaren 1etik 2025eko azaroaren 30era arte. Hainbat urtetarako gastua karguarekin bideratuko da bide-segurtasunera zuzendutako Nafarroa Suspertu Planaren partidetarako.

Errepideen kontserbaziorako zazpi zentro

Nafarroako Errepide Sarea osatzen duten 3.821 kilometroak bere mantenuaz  arduratuko diren zazpi kontserbazio-zentrotatik kudeatzen dira: Iruña, Agoitz, Tafalla, Tutera, Lizarra, Irurtzun eta Mugairi.

Nafarroako errepide sarearen mantenua sistema misto baten bidez egiten da; horren arabera, jarduerak kontserbazio kontratuen edo obra zehatzen enpresa esleipendunek garatzen dituzte, dagokien lehiaketa publikoaren ondoren. Obren kudeaketa eta kontrol jarduerak beti Kontserbazio Zerbitzuko pertsonal tekniko funtzionarioak betetzen ditu. Zerbitzu honi dagozkio honako funtzioak: Nafarroako errepide sarearen kontserbazio integrala; Sarearen ustiapena eta defentsa; baimenak eta zigor-espedienteak tramitatzea; eta Nafarroako Errepideen Katalogoa eta Ibilaldien Inbentarioa kudeatzeaz gain eguneratzea.