2021ko martxoaren 17a

Gaur sartu dira indarrean COVID-19aren aurkako neurriak San Jose jaiegunetarako, eta igandera arte iraunen dute

Espazio publiko itxi eta irekietan, bilerak 4 eta 6 pertsonara mugatzen dira, hurrenez hurren, eta bizikidetza-unitate batera topaketa pribatuetan
camera_alt Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Asteazken honetan, martxoaren 17an, indarrean sartu dira Nafarroan COVID-19aren hedapena geldiarazteko muga berriak, eta igandera arte, hilak 21, iraunen dute , San Jose egunaren karietara. Autonomiek adostu zituzten muga horiek Osasuneko Lurralde arteko Kontseiluan.

Egun hauetan zehar, eremu publikoetako bileretan gehienez 4 pertsona onartuko dira eta 6 pertsona eremu publiko irekiari dagozkionetan, eta topaketak elkarbizitza unitate batera mugatzen dira. Era berean, pertsonen mugimendua dagoen tokietako topaketak eta epe horretan egindako manifestazioak baldintzatu edo debekatu egin ahal izango dira deialdia egin dutenen aurretiazko jakinarazpenean kutsadurak prebenitzeko pertsonen arteko beharrezko tartea bermatuta ez dagoenean.

Bestalde, etxeratze-agindua 23etan izaten jarraitzen du, eta gaueko mugikortasunari dagokionez, 23:00etatik eta 6:00etarako tartea mantenduko da.

Prebentzio neurriak, Nafarroako Lehendakariaren Dekretu batean jasota daudenak, Espainiako Gobernuaren eta autonomia komunitateen artean Osasun Sistemako Lurralde arteko Kontseiluan hitzartuari jarraiki aplikatzen dira.

Ohiko galderen dokumentua 

Nafarroako Gobernuak, Gobernu Irekiaren bitartez, eguneratu egin du hartutako neurriei buruzko galdera eta erantzun ohikoenen gaineko informazioa. Dokumentu bat elaboratu da gaztelaniaz eta euskeraz.