2021ko martxoaren 17a

Foru Gobernuak Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluaren osaketa partzialki berritu du

Presidente batek eta Nafarroako Gobernuko, Toki Erakundeetako, Nafarroako Kontseiluko, Kontuen Ganberako, Arartekoko, Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta Nafarroako Parlamentuko ordezkariek osatzen dute.

Foru Gobernuak, gaurko bilkuran, Nafarroako Gardentasunaren  Kontseiluko kide berriak berritzea erabaki du, aurreko kideen lau urteko agintaldia amaituta. Zehazki, Nafarroako Gobernuaren, Arartekoaren, Kontuen Ganberaren eta Udalerri eta Kontzejuen Nafarroako Federazioaren ordezkariak berritu dituzte.

Kontseiluko Lehendakariarekin proposamenez, jada bertako kide zirenen artean aukeratu dira izendatuak:

María Itziar Ayerdi Fernández de Barrena, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Berdintasuna, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren ordezkari; Berta Enrique Cornago, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkari; Gemma Angélica Sánchez Lerma (José Contreras Lópezen ordezkoa) Kontuen Ganberako kide moduan, eta Francisco Javier Enériz Olaechea (Carlos Sarasibarren ordezkoa) Nafarroako Arartekoaren ordezkari.

Nafarroako Gardentasun Kontseilua organo independentea da, Nafarroako Foru Komunitatean gardentasuna sustatzeko, publizitate aktiboaren betebeharrak betetzen direla zaintzeko eta hala informazio publikoa eskuratzeko eskubidea.