2021ko martxoaren 16a

Mankomunitatearen 500 edukiontzi, “Bota hemen arrazakeria. Birziklatu Aurreiritziak” kanpainaren euskarriak

Nafarroako Gobernuak arraza-bereizkeriaren aurkako borroka bultzatuko du, gainera, "Acordes contra el Racismo" kontzertuarekin, mahai-inguru batekin eta zine ziklo batekin
collections Irudi galeria

500 contenedores de la Mancomunidad de la Comarca de Pamplona (MCP) servirán de soporte publicitario para difundir el mensaje de la campaña "Tira aquí tu racismo. Recicla tus prejuicios", que impulsa el Gobierno de Navarra, a través del Departamento de Políticas Migratorias y Justicia.

Iruñerriko Mankomunitateko (mCP) 500 edukiontzi "Bota hemen arrazakeria. Birziklatu Aurreiritziak" kanpainaren publizitate-euskarri izango dira.  Nafarroako Gobernuak sustatu du kanpaina, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren bidez.

Gainera, martxoan zehar beste ekimen batzuk ere garatuko dira herritarrak arazo honen gainean kontzientziatzeko asmoz, besteak beste aipagarriak dira hurrengo ostegunean ospatuko diren “Acordes contra el racismo” kontzertua, zinema ziklo bat eta mahai-inguru bat.

Sarasate Pasealekua izan da gaur goizean kanpaina honi hasiera emateko hautatutako eszenatokia. Eduardo Santos Justizia eta Migrazio Politiken kontseilaria izan da protagonista, modu sinbolikoan, hondakinak jasotzeko bi gunetan itsasgarriak jartzen aritzerakoan, erabiliko diren 500 edukiontzitan, zeinetan irakur daitekeen, euskeraz eta gaztelaniaz, “Bota hemen arrazakeria. Birziklatu zure Aurreiritziak“ arrazakeriaren aurka kontzientziatzeko kanpainaren leloa.

Eduardo Santosekin batera etorri dira David Campión Iruñerriko Eskualdeko Mankomunitateko presidentea eta Patricia Ruiz de Irizar Migrazio Politiketako zuzendari orokorra.

Ekintza hau, Departamentutik adierazi denez, “Foru Gobernuak Iruñerriko Eskualdeko Mankomunitatearekin eginiko lankidetzatik dator, zeinek hondakin frakzioaren edukiontzietan binilo itsasgarrien ezarpen logistikoa baimendu eta erraztu duen”.

Gainera, kanpaina hau euskeraz eta gaztelaniaz argitaratutako material ezberdinekin osatzen da, zeinen zabalkundea jada abian jarri den sare sozialetan eta bestelako komunikabidetan.

“Acordes contra el racismo”

Bestalde, Nafarroako Gobernuak antolatu du datorren ostegunerako, hilak 18, “Acordes contra el Racismo” kontzertua, zein martxoan zehar ospatuko diren ekitaldien artean dagoen. 19:00etan hasiko da eta Nafarroako Antzerki Eskolan (NAE) ospatuko da, Amaiera, Brick Palo eta Ingravitö musikarien emanaldiekin kontatuz.

“Eklektikoa izango da eta Nafarroako kultura eta arraza aniztasunaren lagina irudikatuko du”, Migrazio Politiketatik adierazten denez. Amaiera hip-hop artista kubatar bat da; Brick Packo taldea espezializatuta dago afro, hip-hop eta reggae musikaren fusioan; eta Ingravitö, formatu akustikoarekin datorren rock banda nafar bat da, zeinek bere ikuspegi eta kultura musikalak eransten dituzten pertsona migratzaileen ohiko kolaborazioarekin kontatzen duen.

Ikuskizunerako sarrera librea da aforoa osatu arte, eta egungo zirkunstantzien ondorioz 165 ikuslerentzat egokituta dago. Hala ere, beharrezkoa izango da gonbidapena aurretiaz eskuratzea, 17:30etatik aurrera zabalduko den NAE-ren txartel-leihatilan bertan.

Arrazakeriaren aurkako zinema eta kazetarien mahai-ingurua

Bien bitartean, arrazakeriaren aurkako Zinema Zikloaren garapena aurrera doa Nafarroako Filmotekan. “Carmen y Lola” eta “Loving” zintak proiektatu ostean, azken proiekzioa hilak 25ean egingo da 19:00etan. Diego Quemada – Díez zuzendariaren “La Jaula de oro” filma eskainiko da. Amaitzean, debate bat ospatuko da, kasu honetan Artoaren Emakumeak Elkartearen partaidetzarekin.

Azken ikuskapen honetarako sarrerak jadanik salgai daude web orri honetan: www.filmotecanavarra.com edo txartel-leihatilan proiekzioa baino ordu erdi lehenago. Kostua 3 eurokoa edo 2 eurokoa da (ordainketarekin). COVID – 19aren murrizketak direla eta, aforoa % 50ekoa da.

Arrazakeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatutako agenda honetako azken ekitaldia mahai-inguru bat izango da, bere izenburua izanik “Arrazakeriaren aurkako Kazetaritza”. Datorren ostiralean, martxoak 26, ospatuko da 19:00etan, Kondestableko Civivox Konferentzien Aretoan; eta bertan parte hartuko dute Javier Bauluz berriemaileak hala nola Maite Hernández eta Iván Benítez argazkilari-kazetariek.

Emanaldi honen aforoa ere mugatua izango da, COVID – 19aren aurkako neurriak direla eta. Ondorioz, zuzenean ikusteko, derrigorrezkoa da inskripzioa posta elektroniko bidez egitea hemen: migraciones.convivencia@navarra.es . Hala ere, mahai-inguruaren emanaldia halaber streaming bidez ikus daiteke Nafarroako Gobernuaren kanal ofizial ezberdinetan.