2021ko martxoaren 16a

Chivite Lehendakariak Euroeskualdearen baitan Nafarroak sarean lan egiteko apustua nabarmendu du

Euroeskualdearen Batzarrean hartu du parte gaur arratsaldean, non 2020ko ekintzen balantzea zein aurrekontuen gidalerroak landu, zein Euroeskualdearen 2021-2027 Plan Estrategikoa landu den
Ezker eskuin Ciriza eta Cigudosa kontseilariak, Chivite Lehendakaria, Ana 
Ollo, kontseilaria; Sergio Pérez, zuzendari nagusia; Mikel Irujo, 
kontseilaria eta Izaskun Goñi, zuzendari nagusia. 
camera_alt Ezker eskuin Ciriza eta Cigudosa kontseilariak, Chivite Lehendakaria, Ana Ollo, kontseilaria; Sergio Pérez, zuzendari nagusia; Mikel Irujo, kontseilaria eta Izaskun Goñi, zuzendari nagusia.   Deskargatu irudia collections Irudi galeria

María Chivite, Nafarroako Lehendakariak, Akitania-Berria, Euskadi, Nafarroa Euroeskualdearen batzarrean hartu du parte gaur arratsaldean, sortu zenetik hamargarren urteurrena bete denean. 

Nafarroako Lehendakariak bere hitzaldian nabarmendu du “Europako adibideak ondo erakusten duela herritarren onerako lan egin behar dugula baita eskualde-mailan ere; erakunde publikoek eta pribatuek elkarrekin egin behar dute lan, herritar hurbilenekin nahiz mugaz gaindiko lankidetza-sareak ezarriaz”. Halaber, adierazi du beharrezkoa dela krisiari erantzun sozial bat ematea; izan ere, “aukera historikoa, inbertsiogilea eta eraldatzailea dugu aurrean, eta ahalik eta gehien aprobetxatu behar dugu, neurri handi batean horren mende baitago gure etorkizuna erkidego, herrialde eta baita Europar Batasun bezala ere”.

Nafarroako ordezkari gisa honako hauek ere izan dira: Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza; Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria, Mikel Irujo; Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo; Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa; eta Kanpo Ekintzako zuzendari nagusia, Sergio Perez, eta Industria Politika, Nazioarteko Proiekzioa eta Laneko zuzendari nagusia, Izaskun Goñi.

Era berean, bileran izan dira Iñigo Urkullu Lehendakaria, bileraren burua, eta Akitania Berriko Lehendakaria, Alain Rousset, dagozkien ordezkaritzekin. Bilera telematikoki egin da, Iruña, Gasteiz, Bordele eta Hendaiaren arteko konexioekin.

Euroeskualdearen Biltzarra 2011n sortu zenetik hamargarren urtemugaren balantzea egiterakoan, nabarmendu dute urteko deialdien bitartez 140 proiektu baino gehiago finantzatu direla, 10 partenariatu estrategikotik gora, eta Europako 7 proiektu zuzendu direla lan estrategikoaren arloetan

Batzarra

Batzarrean, 2020ko balantzea, 2021erako aurrekontu-orientazioak, Akitania Berria, Euskadi, Nafarroa proiektuen 2021eko deialdiaren esparrua onartzea eta aurtengo urtean "Euroeskualdeko Herritarrak" proiektuen deialdia ateratzea aurkeztu dira.

2020ko jardueren balantzeari dagokionean, bistan geratu da koronabirusaren pandemiak Euroeskualdeko bizimodua baldintzatu duela, bereziki muga ixteagatik, horrek eragina izan baitu mugaz gaindiko herritarrengan, mugaren bi aldeetan jarduerak burutzen dituzten enpresetan eta mugaz gaindiko lankidetza-proiektuetan parte hartzen duten bazkideengan.

Batzarrean nabarmendu dute, pandemiak zailtasunak eragin dituen arren, 2020an Euroeskualdeko jardueren balantzea positiboa izan dela. Modu horretan, iazko urtean zehar bi deialdi egin ziren 900.000 euroko aurrekontu osoarekin, eta horri esker, 19 proiektu abian jarri ahal izan dira kultura, gazteen mugikortasuna, hezkuntza, gazteria, eleaniztasuna eta kirolaren eremuetan; beste 7 proiektu aeronautika eta fabrikazio aurreratuan, biozientzia / osasunean, nekazaritzan eta nekazaritzako elikagaien industrian eta itsasoko eta itsasertzeko baliabideetan. Horrez gain, 7 partenariatu estrategiko garatu eta berritu dira, eta partenariatu berri bat sinatu da.

Azkenik, aipatu behar da Euroeskualdearen barruan abian jarri den prozesua 2021-2027 denboraldirako Euroeskualdeko Plan Estrategiko berri bat izateko. Horren helburu nagusiak iraunkortasuna, digitalizazioa, gizarte-kohesioa eta enplegua izango dira, besteak beste, EBko politikekin bat eginez eta ekonomiaren suspertzean oinarrituta. Iaz, hori eguneratzeko lanak abian jarri zituzten, eta helburua da onartu eta uda aurretik aurkeztea.