2021ko martxoaren 15a

Nafarroak COVID-19aren 40 kasu berri zenbatu ditu, 946 proba egin ostean

Nafarroak 10.220 txerto dosi berri jasoko ditu, eta martxoan ia 40.000 gehiago izatea aurreikusten du; apirilean, berriz, Pfizerrek bikoiztu egingo ditu bidalketak, astean 16.000 baino gehiago jaso arte

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) emandako datuen arabera, atzo COVID-19aren 40 kasu positibo berri atzeman zituzten Nafarroan, osasun sistema publikoan 946 proba egin ostean (605 PCR proba eta 341 antigeno test). Positibotasun tasa % 4,2koa izan zen.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).