2021ko martxoaren 15a

Haur Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko irakasle eta laguntzaileek FFP2 maskarak erabili beharko dituzte hemendik aurrera

Gainerako hezkuntza-zikloetan, irakasleek maskara kirurgikoak erabiliko dituzte

Hezkuntza Departamentua Nafarroako ikastetxe publikoen sareko irakasle eta laguntzaileei maskara berriak banatzen hasi da; izan ere, Departamentuko Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Zerbitzuak eta Nafarroako Lan Osasunaren eta Osasun Publikoaren Institutuak (ISPLN) beharrezkotzat jo dute maskarak aldatzea. Hala, hemendik aurrera Haur Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko langile guztiek (ikasleei maskararik gabe laguntzen dieten guztiek) FFP2 motako maskarak erabili beharko dituzte, eta gainerako langileek kirurgikoak. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).