2021ko martxoaren 12a

Martxoaren 17tik 21era 4 pertsonetara mugatuko dira bilerak Nafarroan leku publiko itxietan, eta bizikidetza unitate bakarrera arlo pribatuan

Chivite Lehendakariak ostiral honetan sinatu du Osasuneko Lurraldearteko Kontseiluak ezarritakoa berretsi duen foru dekretua

Nafarroak, martxoaren 17tik 21era bitartean, lau pertsonetara mugatuko ditu leku publiko itxietako bilerak, eta 6 aire libreko guneetan; gainera, bizikidetza unitate bakarreko kideetara mugatuko dira topaketa pribatuak. Etxeratze agindua 23:00etan mantenduko da.

Prebentzio-neurriak San Jose egunarekin batera hartuko dira, hilaren 19an eta Espainiako Gobernuak eta autonomia-erkidegoek Osasuneko Lurralde arteko Kontseiluan adostutakoa betetzeko aplikatuko dira. Neurri horiek Osasuneko Estatu Idazkaritzaren ebazpen honetan jasota daude.

Era berean, igarobide publikoetako bilerak eta aldi horretan egindako manifestazioak baldintzatu edo debekatu ahal izango dira, baldin eta deitzaileen aldez aurreko jakinarazpenean ez bada bermatzen kutsatzeak prebenitzeko behar den distantzia pertsonala.

Gaueko mugikortasunari dagokionez, 23: 00etatik 06:00etara bitartean mantenduko da.

Martxoaren 17ko 00:00etan hasiko dira neurriak, Chivite lehendakariak ostiral honetan sinatu duen Lehendakariaren 9/2021 Foru Dekretua indarrean sartzen denean. Xedapen honek salbuetsi egiten du, adierazitako bost egunetan, SARS-COV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko neurriak ezartzen dituen otsailaren 23ko 7/2021 Foru Dekretuaren aplikazioa.