2021ko martxoaren 11a

Kulturak Nafarroako DFerian arte eszenikoen profesionalen parte hartzea erraztuko du

Gainera, Donostian Nafarroako Arte Eszenikoen Konpainien urteroko Gida aurkeztuko da, non 30 talde biltzen diren
Arte Eszenikoen Gidaren azala, Donostian aurkeztuko dena.
camera_alt Arte Eszenikoen Gidaren azala, Donostian aurkeztuko dena.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako antzerki taldeetako 26 kudeatzaile, kultura programatzaile eta kide joango dira DFeriara, DOnostian arte eszenikoen inguruan egingo den ekitaldira. Hori ahalbidetu dute Kulturako Zuzendaritza Orokorrak – Printzipe de Viana Instituzioak emandako laguntzek.

Gainera, topaketa honetara bertaratzen diren pertsona guztiek bere urteroko aurkezpena egiteko eszenatoki hau aprobetxatzen duen Foru Komunitateko Arte Eszenikoen Gidaren 2021 edizioari dagokion katalogo bat jasoko dute.

Erakustaldiak, zeinen hogeita zortzigarren edizioa martxoak 15 eta 18 artean ospatuko den, hiriburu gipuzkoarrean kontratazio artistikoak egiteko interesa duten Estatu osoko bostehun bat kultura programatzaile eta kudeatzaile bilduko ditu. Halaber nazioarteko profesionalak etorriko dira, bai europarrak eta bai latinoamerikarrak.

Nafarroatik etorritako hogeita sei pertsonen artean aurkitzen dira udaletxetako ikuskizunen hamalau programatzaile, konpainia artistikoetatik datozen hamaika pertsona eta banaketa enpresa bateko beste bat, zeini erantsi beharko zaizkien entitate publikoetatik datozen beste bi pertsona.  

Nafarroa ordezkatzera datozen programatzaileak Donostiara datoz Kultura Zuzendaritza Orokorrak hiriburuan bere egonaldia hala nola ikuskizunetarako eta ekintzetarako asistentzia finantzatzen duen zerbitzu pakete bat kontratatu izanari esker.

DFeria programak hiriko zortzi eszenatoki ezberdinetan garatzen diren hogeita zazpi ikuskizunekin kontatzen du. Nafarroako Led Silhouette konpainia  erakusketaren hasieran protagonista izango da Gazteszena aretoan eginiko Konkabo Konbexu bere emanaldiarekin.

Gogoratu behar da lan hau Zuzendaritza Orokor honek sustatzen duen 2019 DNA Egoitzen esparruan garatu zela. Gainera, lan honek Artem Pro deialdiaren laguntzak jaso ditu.

Erakusleiho bat konpainia eta ekoizpen nafarrentzat

Kultura Zuzendaritza Orokorrak – Printzipe de Viana Instituzioak aurkeztuko du, gainera, ospakizun honetan, 2021 Arte Eszenikoen Gida, zein konpainia eta ekoizpen nafarrak sustatzeko editatu den. Entregatuko zaie, inskripzio poltsarekin batera, bertaratutako pertsona guztiei eta ospakizunaren web orrian argitaratuko da. Katalogo hau halaber eskura dago, PDF bertsio interaktiboan, Kulturaren web orrian.

Argitalpenak, zein urtero euskeraz eta gaztelaniaz eguneratzen den, aurten barne hartzen ditu 30 konpainia nafarren informazioa eta haien ikuskizunak. “Kultura kudeatzaile eta programatzaileentzako tresna baliotsu bat da eta sektoreko azoka nagusienetan banatzen da” Nafarroako kultura kudeaketaren esparruko arduradunen esanetan.

“Arte eszenikoek sektore estrategiko bat osatzen dute herritarrek kulturan sarbidea izateko eta horrek Kultura Zuzendaritza Orokorraren – Printzipe de Viana Instituzioaren konpromisoa eskatzen du gauzatzera heltzeko tresnak eskura jartzeko”, ondorioztatu dute.