2021ko martxoaren 10a

Uxue Itoiz Mariñelarena, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusi izendatua

Lurraldearen eta Iraunkortasunaren Nafarroako Agentzia, Lursarea, eta tokiko, eskualdeko eta Europako garapen-proiektuak bultzatu ditu
Uxue Itoiz Mariñelarena
camera_alt Uxue Itoiz Mariñelarena  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, foru dekretu bat onetsi du, Uxue Itoiz Mariñelarena Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusi izendatzen duena.

Iruñan 1980an jaioa, Biologian lizentziatua da (Ingurumen eta Nekazaritza espezialitatea) Nafarroako Unibertsitatetik (2003) eta Gaitasun Pedagogikoaren Ziurtagiria (CAP) dauka.

Prestakuntza osagarriarekin kontatzen du Geografia Informaziorako Sistemen (GIS) erabileran, taldeak eta gatazken ebazpena erraztean eta EuroVelo   ibilbideen ziurtagiri-emaile europar ofiziala da.

Ingeleseko maila aurreratua eta euskerako erdi maila ditu.

2016tik orain arte Nasuvinsa “Navarra de Suelo y Vivienda SA” sozietate publikoaren mendeko Lursarea Lurraldearen eta Jasangarritasunaren Nafarroako Agentzia sustatzen aritu da lanean.  Esparru honetan, kudeatu ditu lurraldearen garapen jasangarrirako entitate publiko eta publiko-pribatuen arteko koordinazioan oinarritutako proiektuak hala nola tokiko, eskualdeko eta Europako administrazioen artean baterako lana sustatzeko eta eremu landatarrean garapen ekonomikoaren motorra litzatekeen mugikortasun jasangarria sustatzeko proiektuak.

Gainera, partaide eta lankide izan da energia iturri bezala biomasaren edo altueran eraikitzeko egurraren erabileran oinarritutako proiektuetan, baita besteak beste, POCTEFA, SUDOE, ERASMUS PLUS, LIFE, “Atlantic Area” edo “Eurorregión” bezalako proiektu europarretan ere.

Ildo beretik, Nafarroako Tokiko Ekintza-taldeak babestu ditu, lankidetzan aritu da ekonomia zirkularra sustatzeko hala nola baterako lanaren azterketan, analisian eta bitartekoetan oinarritutako proiektuetan FEADER Toki-Garapen Parte Hartzailerako Estrategien (EDLP) bitartez, bereziki ehun ekintzailearekin.

Aldez aurretik, 2016ra arte, autonomo bezala aritu zen lanean, ingurumen afekzioen azterketak, Nafarroako haize-parketan hegazti-faunaren segimendua, galzoriko ugaztunen irrati segimendua eta errolda eginez. Gainera, komunikazio eta heziketa programa ez arautuak diseinatu ditu zientzia eta ikerketa herritarrengana hurbiltzeko, eta jasangarritasunean oinarritutako heziketa programak idatzi ditu ikasleentzat, turistentzat eta herritarrentzat.

2021eko martxoan Ekonomia eta Enpresa Garapeneko Departamentuaren Industria, Energia eta S3 Estrategia Proiektuetako zuzendari orokorra izendatu dute.