2021ko martxoaren 10a

Ostiral honetatik aurrera NA-115 errepidea itxiko da, Erriberritik Faltzesera doan tartean, sakan baten gaineko pasabidea berritzeko

Lanek 48.500 euroko kostua dute, eta 8+900 kilometro-puntuan egingo dira; tarte hori itxita utzi beharko da astelehenera arte
NA-115 errepidearen zatia, non drainatze-obra bat berritzeko  lanak egingo 
diren.
camera_alt NA-115 errepidearen zatia, non drainatze-obra bat berritzeko  lanak egingo diren.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesioko Departamentuak ostiralean, martxoaren 12an, hasiko ditu NA-115 errepidean, Erriberriko errepidearekin gurutzatzen den NA-6620 errepidearen eta Faltzesko errepidearekin gurutzatzen den NA-6210 errepidearen arteko tartean, sakan baten gaineko zeharkako drainatze obra bat berritzeko lanak. Bidea itxita egongo da hilaren 15era arte (astelehena), eta desbideraketa guztiak behar bezala adieraziko dira.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).