2021ko martxoaren 10a

Nafarroako Gobernuak adierazpen instituzional bat onartu du Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna dela eta

Chivite Lehendakaria datorren ostegunean Iruñeko omenaldi ekitaldi batean buru izango da
collections Irudi galeria

Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna dela eta, zein datorren ostegunean, martxoak 11, ospatuko den, Nafarroako Gobernuak onartu du, gaurko bere bilkuran, ondorengo adierazpen instituzionala:

“1. Adierazi indarkeria terrorista, bidegabea eta ez-legitimoa izatez gainera, giza eskubideen bortxaketa maximoa suposatzen duela, demokraziarekiko eta elkarbizitzarekiko mehatxu larria eratuz.

2. Mantendu ETAko, 11M-ko eta beste erakunde terrorista batzuetako terrorismoaren biktimekiko babesa eta solidaritatea, haiekin, eta ordezkatzen dituzten elkarteekin eta entitateekin lan eginez egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzea bermatzeko bere eskubideak gauzatu daitezen.

3. Errefusatu terrorismoaren biktimen eta bere familien duintasuna eta memoria urratzen dituen edozein ekintza.

4. Dokumentatu eta babestu terrorismoaren biktimen lekukotasunak, bizipenak eta gogoetak, horrela ahanztura saihestuz eta haiekiko enpatia eta hurbiltasuna bultzatuz.

5. Bultzatu giza baliabideekiko, indarkeriaren deslegitimazioarekiko, biktimen aldeko enpatiarekiko eta elkarbizitzarako ahalduntzearekiko errespetu kultura bat bultzatzera zuzendutako heziketa programa berriak.”

Chivite Lehendakaria datorren ostegunean buru izango da Iruñako omenaldi ekitaldi batean

Ospakizun hau dela eta, Foru Exekutiboak omenaldi ekitaldi bat antolatu du ostegun honetarako, hilak 11, Iruñan zeinetan María Chivite Nafarroako Lehendakaria buru izango den, eta bertan adierazpen hau irakurriko da, bai gaztelaniaz eta bai euskeraz, lore eskaintza bat eginez.

Ekitaldi hau 8:45etan ospatuko da Baluarte Plazan, terrorismoaren biktimentzako monumentuaren alboan. Bertan parte hartuko dute Nafarroako Gobernuko ordezkariek.

Gainera, gonbidatuta daude beste agintarien artean, Parlamentuko presidentea, Gobernuko Ordezkaria, Iruñako alkatea, Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioko (FNMC) lehendakaria, talde parlamentarien bozeramaileak, hala nola biktimen elkarteak.