2021ko martxoaren 9a

COVID-19ko beste 51 kasu positibo detektatu dira Nafarroan, 1.802 proba egin ondoren

Iruñeko landa-eremuan, 80 urtetik gorako 2.810 pertsonari txertoa jartzea aurreikusten da Tafallan, Azkoienen, Zangozan eta Altsasun

 

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) emaniko datuen arabera, COVID-19ak kutsaturiko beste 51 kasu positibo detektatu ziren atzo Nafarroan, osasun-sistema publikoan 1.802 proba egin ondoren (804 PCR eta 988 antigeno-test). Positiboen ehunekoa %2,8koa izan zen.