2021ko martxoaren 8a

Remirez lehendakariordeak "larrialdiari erantzuteko suhiltzaileen zerbitzuaren profesionaltasuna, konpromisoa, prestasuna eta elkartasuna" azpimarratu ditu

Zaindariaren eguneko ekitaldiaren buru izan da, eta 2020an erretiratutako 15 suhiltzaile zein iaz hildako emakume suhiltzaile bat izan ditu gogoan
Acto del Día de los Bomberos 2021 Irudi galeria

El vicepresidente del Gobierno de Navarra y consejero de Presidencia, Igualdad, Función Pública e Interior, Javier Remírez, ha presidido esta mañana el acto del día del patrón de los bomberos y bomberas, en el que se ha recordado a los 15 bomberos jubilados el pasado año y a una bombera fallecida en 2020.

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria suhiltzaileen zaindariaren eguneko ekitaldian izan da gaur goizean eta iaz erretiratutako 15 suhiltzaileak eta 2020an hildako emakume suhiltzaile bat izan ditu gogoan.

Remirez kontseilariak eskerrak eman dizkie "Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzutik larrialdiari eta bereziki, pandemiazko urte berezi honetako osasun larrialdiari kalitatezko erantzun bat emateko" beren hoberena eman duten guztiei. Remirezek "profesionaltasuna, konpromisoa, prestasuna, laguntasuna eta elkartasuna" azpimarratu ditu, "Lan zail eta zorrotzari aurre egiteko".

Ekitaldia Nafarroako Jauregian burutu da eta aurtengo edizioan bere formatua murriztu du osasun gomendioetara egokitzeko. Remirez kontseilariarekin batera, Jose Luis Arasti Gobernuko ordezkariak, Amparo Lopez Barne Saileko zuzendari nagusiak, Jose Javier Boulandier Babes Zibileko eta Larrialdietako zuzendariak eta Francisco Javier Baldanta Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendariak parte hartu dute, baita basoetako suhiltzaileen eta suhiltzaile boluntarioen ordezkariek ere.

Ekitaldian zehar, zerbitzuaren kasu konkretu bat erreproduzitzen duen sari txiki bat eman zaie Lourdes Huici Goizuetan hildako borondatezko suhiltzailearen senideei. Horretaz gain, lore sorta bat ere eman zaie.

Edukiera dela eta, 2020an erretiratutako 15 suhiltzaileei ez zaizkie ohiko aintzatespenak eman. Hala ere, nahiz eta ekitaldian zehar aipatuak izan,  dagokien plaka helaraziko zaie. Joseba Azkona, Diego Lopez, Ruben Alvarez de Eulate, Fermin Ilundain, Pedro Aristu, Javier Carlos Zapata, Francisco Javier Echeverria, Felix Esparza, Carlos Orta, Antonio Cerdan, Fernando Velazquez, Julio Garcia, Angel Jose Crespo, Juan Antonio Armendariz eta Pedro Jose Larregui izan dira.

11.310 esku-hartze 2020an

Nafarroako Gobernuko Suhiltzaileen Zerbitzuak 11.310 esku-hartze egin zituen 2020an. 5.908 salbamendu-jarduketei dagozkie: 4.961 anbulantziako lekualdaketak, 369 zirkulazio-istripuetarako laguntza eta 333 erreskate; horien artean, mendiko, uretako, igogailuetako edo animalien erreskateak daude.

Era berean, 196 esku-hartze egin dira animalien neutralizazioaren arloan, batez ere abisuen arloan eta 55 organo lekualdatu dira transplanteak egiteko. Suteei dagokienez, 2020an 2.183 esku-hartze egin ziren.

Gainera, Suhiltzaileen Zerbitzuak pandemiarekin lotutako hainbat ekintza garatu ditu, hala nola, COVID pazienteak lekualdatzea, egoitzak desinfektatzea, etxeko ospitaleratzean dauden pazienteak hartzeko hotelak prestatzea, altzariak osasun-instalazioetara eramatea edo otorduak banatzea, besteak beste.