2021ko martxoaren 8a

'Nafarroan hamaika aukera', udaberri honetan barneko turismoa sustatzeko kanpaina berria

Irujo kontseilariak Nafarroako herritarrak Foru Komunitateko enbaxadore bihurtuko dituen ekimena aurkeztu du gaur Zangozan
videocam Nafarroan hamaika aukera kanpaina iragartzeko bideoa  collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak gaur goizean aurkeztu du datorren udaberrian barne turismoa sustatun duen ‘Nafarroan hamaika aukera’ turismo kanpaina. Nafarroako herritarrak, egiten dituzten bideoen bidez, izango dira ekimen honen protagonistak. Irudiokin, Foru Komunitatea kanpora zabalduko dute eta hainbat sari irabazi ahal izango dituzte. 

Kanpaina Mikel Irujo Ekonomia eta Enpresa Garapeneko kontseilariaren eskutik aurkeztu da gaur, Zangozako Ongay-Vallesantoro Jauregian ospatu den ekitaldian. Bertan parte hartu du halaber Lucía Echegoyen udalerri honetako alkateak. 

‘Navarra es un privilegio – Nafarroan hamaika aukera’ gaurtik, martxoak 8, datorren apirilaren 11ra arte garatuko da, bere helburua izanik “Nafarroan turismo arduratsuaren balio seguruak azpimarratzea eta hain ezagunak ez diren tokietako bisita sustatzea”, Mikel Irujo Ekonomia eta Enpresa Garapeneko kontseilariak aipatu duen bezala, “Edozein pertsonaren nahiak asetzeko moduko askotariko paisaia eta jarduerak dauzkagu, horiek masifikaziorik gabe gozatu ahal izateko eta kutsatzeak saihesteko beharrezko segurtasun neurri guztiak hartzeko abantailarekin” esan du Irujok. Bere aldetik, Lucía Echegoyen Zangozako alkateak esker ona adierazi du aurkezpena lurraldean egiteagatik, eta Merindadearen ezaugarri erakargarriak nabarmendu ditu.  

Bideoen lehiaketa

Kanpainak lehiaketa bat barne hartzen du Foru Komunitateko toki eta jarduera erakargarrienen bideoak partekatzeko, ondorengo bost estrategia gaien gainean: gastronomia, familia turismoa, Santiago Bidea, aire libreko ekintzak eta kirola, turismo landatarra eta paisaiak.

Lehiaketaren oinarriak eta dinamika kontsultatu ahal dira web orri hauetan: www.navararesunprivilegio.es eta www.nafarroanhamaikaaukera.eus. Bideoak izango dira lankidetza jarduera honetako protagonistak zeinetan Nafarroa hobekien ezagutzen duten pertsonek parte hartuko duten, “bertako herritarrek munduari erakutsiko die lurralde honetan aurki ditzaketen tokiak eta jarduerak, gure aniztasuna, natura, ondare eta kultura ondarea” adierazi dute kanpainako sustatzaileek.

Lehiaketaren oinarriak eta dinamika

Bisitariek Nafarroako enklabe ezberdinetara egiten dituzten bisitetako bere bideoak partekatu ahal izango dituzte, horrela aipatutako bost kategoriekin lotutako sari ezberdinak irabazteko aukera izanik. Horrela bizi ahal izango dute Michelin izarreko esperientzia bat, familia egonaldi bat landetxe batean eta abentura parke batean, kontzertu bat hotelean gaua emanez, Bardeetan barna buggian egiteko ibilaldia hotelean gaua emanez, edo gau bat borda batean zuhaitzen artean eta paseo bat zaldi gainean oihanean zehar.

Ezagutzeko toki erakargarriak

Kanpaina aurkeztu ondoren Irujo kontseilariak Zangozako Ongay-Vallesantoro Jauregia bisitatu du, nabarmenduz eremu honek kontatzen duela “zenbait alderdi erakargarrirekin, esaterako Xabierko Gaztelua, Leireko Monasterioa, Irunberriko Arroila edota bere potxa eta ardo ospetsuak, baina horrez gain, azpimarratu duenez “askoz gehiago dugu ezagutzeko, esaterako Santakrizko aztarnategia eta Ledeako Hiri Erromatarra, Galipentzuko erdi aroko hiribildua eta kripta erromanikoa, hala nola Oibar, Kaseda edo Petilla Aragoi bezalako udalerri politak”.

Enklabe horiekin batera kontseilariak beste enklabe batzuk nabarmendu ditu, adibidez Nordic Walking jarduerarako basabideak edo hegaztien eta izarren behaketarako Iratiko bide berdea, Artamendia abentura parkea, etab.

Amaitzeko, Irujok honakoa gogorarazi du “konfinamendu perimetralari esker, Nafarroa berraurkitzen ari gara eta saretan horren berri ematen ari gara, berriz bidaiatzeko eta Nafarroa ezagutzeko ezkutuko gogoa dutenen nahia sustatuz”.