2021ko martxoaren 5a

Hamar industria-enpresatik zortzik eraldaketa digitalaren aldeko apustua egin dute lehiakortasuna irabazteko

2020ko ‘Industria 4.0ko diagnostikoak’ COVID-19ak enpresetan duen eragina islatzen du, telelana handituz eta etorkizunari begira inbertsio-ahalmena murriztuz

Nafarroako industria-enpresen %82,2k eraldaketa digitaleko prozesuetan lan egiten du, enpresa-egitura eta -politika garai berrietara egokitzeko eta lehiakortasuna areagotzeko. Hala ondorioztatzen da Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak eta Izaskun Goñi Enpresa Politikako, Nazioarteko Proiekzioko eta Laneko zuzendari nagusiak gaur aurkeztu duten 2020ko ‘Industria 4.0 Diagnostikoa’-tik, Ekonomia Garapeneko Ostiralen beste edizio batean.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).