2021ko martxoaren 5a

Chivite Lehendakaria eta Gonzalez Laya ministroa bat datoz nazioartekotzea indartzeko diplomazia komertziala landu behar dela esatean

Ministroak Nafarroa bisitatu du gaur Foru Gobernuko kideekin Next Generation funtsetarako proiektuak, mugaz gaindiko lankidetza eta Brexitak Foru Komunitateko enpresetan duen eragina aztertzeko
videocam Chivite Lehendakaria eta Gonzalez Laya ministroa bat datoz nazioartekotzea indartzeko diplomazia komertziala landu behar dela esatean collections Irudi galeria

Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak Arancha Gonzalez Laya Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroa hartu du gaur Nafarroako Jauregian, eta Nafarroako enpresen nazioartekotzea bultzatzeko diplomazia komertziala indartzeko beharra azpimarratu du.

Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak Arancha Gonzalez Laya Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroa hartu du gaur Nafarroako Jauregian, eta Nafarroako enpresen nazioartekotzea bultzatzeko diplomazia komertziala indartzeko beharra azpimarratu du.

Nafarroako lehendakariak azpimarratu duenez, "esportatzeko ahalmen handia du Nafarroak" eta azken urteotan areagotu egin da, motorraren industriaren eta nekazaritzako elikagaien industriaren eskutik, besteak beste. Hala, iaz, 8.800 milioi euroren truke esportatu zuten Nafarroako enpresek. COVID-19ak kopuru horri kalte egin dio, "baina bolumen handia izaten jarraitzen du", gaineratu du Chivitek.

Hala ere, Nafarroako produktuak atzerrian kokatzen jarraitzeko, funtsezkoa da merkataritza-diplomazia; hau da, nazioartekotze-politika komertzialen kudeaketa estatuek egiten dute zuzenean, esku-hartze diplomatikoarekin eta, horrela, atzerriko ekintza ekonomikoek politika nazionalaren dimentsioa hartzen dute. Horren harira, Espainiako Gobernuak "Nafarroak bere enpresa handia ez ezik, enpresa ertain eta txikia ere nazioartera zabaltzeko egiten dituen ahaleginak" babestu nahi dituela azpimarratu du Atzerri ministroak. Enpresen nazioartekotze-planak funtsezko tresnak dira, Chivite eta González Laya bat datoz merkatuak eta estrategiak mugatzeko.

Merkatu horien artean, Nafarroak Europar Batasunean jarri ditu indarrak, batez ere, baina baita beste eskualde batzuetan ere, Asian, adibidez, "interes handia dago Nafarroako produktuekiko eta produktu horiek proiekzio handia dute", nabarmendu du Gonzalez Layak, eta ez du alde batera utzi nahi izan Estatu Batuek Espainiako produktu batzuei ezarritako zigor komertzialen aurrean Nafarroako eta Espainiako esportatzaileek bizi duten egoera. "Espainiak, Europako Batzordearekin batera, zigorrak kentzeko egiten dituen ahaleginak helarazi dizkiot lehendakariari eta espero dugu etorkizun hurbilean albiste onak izatea arlo horretan".

Chivite lehendakariak ez du alde batera utzi Brexit-ak Nafarroako esportazioetan izan duen "eragina". Izan ere, Gonzalez Laya ministroari aurkeztu dizkio Foru Gobernuak dituen behatokia eta autodiagnostikorako tresna, "oso gertutik jarraitzen ari garena". Hala ere, Chivitek Brexit-ari lotutako beste alderdi bat aipatu du, herritar guztiei eta haien mugikortasunari eragiten diena, Europar Batasunetik atera ondoren Erresuma Batuan ikasi, ikertu eta lan egin ahal izateko ezarritako baldintzen aurrean.

Kezka hori, Nafarroako lehendakariak zehaztu duenez, "Gobernu europazale baten uste sendotik" sortu da. "Helburu estrategikoak partekatzen ditugu, berrikuntzaren, talentuaren, gaitasun digitalen eta bikaintasun zientifikoaren aldeko apustua egiten dugu", gogorarazi du.

Berreskuratze- eta pandemia-funtsak

Gonzalez Layaren bisitaldiak, Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilariarekin, Mikel Irujo Ekonomia eta Enpresa Garapeneko kontseilariarekin, Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariarekin eta Juan Cruz Cigudosa Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarekin biltzeko balio izan du, besteak beste, Next Generation Europako berreskuratze-funtsen atzematea eta pandemiaren bilakaera aztertzeko.

Ildo horretan, lehendakariak eskerrak eman nahi izan dizkio ministroari Next Generation funtsen inguruan izandako "elkarrizketagatik", Nafarroak eta Gobernu zentralak partekatzen duten "eredu sozial eta ekonomikoa eraldatzeko aukera inbertitzailea" baita. Halaber, mugaz gaindiko lankidetza bultzatzearen aldeko apustua egin du, COVID-19ren pandemiak mugatuta, mugaren alde batera eta bestera mugimenduak mugatuta.

Pandemia egonkortu ondoren, interakzioa eta mugikortasuna errazteko tresna gisa, Gonzalez Layak txertaketa-ziurtagiriak "modu ordenatuan" ezartzearen alde egin du. Kanpo Arazoetako ministroak Chivite lehendakariari Espainiak Europar Batasunean ziurtagiri, berrogeialdi eta PCR horiei buruzko arau-esparru "ahalik eta zabalena eta aldeaniztunena" sortzeko egindako proposamena laburbildu dio. Gonzalez Layak Espainiak ziurtagiri horiek ezartzeko proiektu pilotu bat hartzeko aukera proposatu du.

Nafarroako Jauregian bildu ostean, Chivitek adimen artifiziala garatzen duen DasNano empresa bisitatu du. Gainera, Gonzalez Laya Nafarroako Enpresarien Konfederazioko (CEN) eta Merkataritza Ganberako ordezkariekin bildu da.