2021ko martxoaren 5a

15 emakume, Nafarroako Basozain

Geroz eta gehiago dira Basozainen taldera gehitzen diren emakumeak, lehendabizikoak 1983an izan zuten sarbidea
videocam Isabel Olaortua Garijo, Basozaina  collections Irudi galeria

Nafarroako Basozainen taldeko 123 kideetatik 15 emakumeak dira, guztien artean %12a. Martxoak 8aren karietara, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak emakume hauen lana eman nahi izan du ezagutzera, izan ere duela 28 urte lanbide honetan aritzeko debekua kendu zenetik geroz eta gehiago dira ogibide hori hautatzen duten emakumeak, nahiz eta, “oraindik berdintasuna lortzeko lan asko dagoen egiteke”.

Estatuan, 1983ra arte, Basozaina izateko baldintzetako bat gizonezkoa izatea zen. Aurten lehenengo emakumezkoa txertatu zen estatuko gorputzean, Carmen Orellana, eta horren ondorioz araudia aldatu egin zen. Nafarroan, 1992. urtean txertatu zen lehenengo emakumea Basozainen taldean. Ordutik aurrera, ondorengo txertatzeak moteltasunez gertatu ziren: 1995ean, 2000an eta 2005ean eta gaur egun emakumezkoen presentzia Nafarroako Basozainen taldean oraindik eskasa da, osotasunaren % 12 ingurukoa.

Zentzu horretan, Departamentua plan bat prestatzen ari da emakumezkoak Basozainen taldean txertatzeko, barne eta kanpo ekintza ezberdinen bitartez eta horiek dira – besteren artean – hedapena, lanbidean genero estereotipoak ezabatzea, Basozain guztientzako genero berdinketarako prestakuntza eta gaia aztertzeko lan-talde berezi baten sorrera, beharra identifikatzeko eta ekintzak programatzeko.

Departamentuan ospatutako azken oposiziotan – 2019ko urtarrileko deialdikoak – Sekzioan bi emakumezko Basozain berri txertatu ziren eta, gaur egun, horrela banatuta daude demarkazio ezberdinetan: 5 Sakana-Mendialdean, 4 Aezkoa-Kintoan, 2 Lizarran eta bat Bidasoan, Agoitzen, Lizarran eta Tuteran. Gainerako demarkaziotan (Zentrala, Erronkari Salazar, Iruña eta Tafalla) emakume bakar bat ez dago Basozainen taldetan.

Aipatzekoa da Basozainak Zerbitzuaren Zuzendaritzako arduraduna, 2008tik Departamentuko biologoa eta teknikaria den Gloria Giralda Carrera dela. 

Basozaina izateko trebakuntza profesional berezia Atarrabiako Nekazaritza eta Basozaintzako Eskolan egiten da, zeinetan espezialitate hau ikasten duen emakumezkoen portzentajea halaber baxua den, % 16 ingurukoa.

Basozainak Zerbitzuko pertsonalak garatzen ditun zereginek eta funtzioek barne hartzen dituzte, baso esparruaren babes eta aprobetxamenduarekin lotura dutenez gainera, fauna eta flora basatiarekin, ibai-ingurumenaren eta gune babestuen zaintzarekin, industria esparruko ingurumen kalitatearekin eta  ingurumen heziketarekin zerikusia dutenak, besteren artean. Basozainek halaber ingurumen larrialdien kudeaketan esku-hartzen dute, suteak eta desagertutako pertsonen bilaketarako lankidetza barne.