2021ko martxoaren 4a

Nafarroako Gobernua Madrilen izan da, erakunde terroristen armak suntsitzeko ekitaldian

Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusiak eta Foruzaingoaren buruak ordezkatu dute
Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sánchezek Foruzaingoaren buru Juan 
Carlos Zapico agurtu du.
camera_alt Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sánchezek Foruzaingoaren buru Juan Carlos Zapico agurtu du.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Amparo López Barne zuzendari nagusiak, Martín Zabalza Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusiak eta Juan Carlos Zapico Foruzaingoko buruak parte hartu dute gaur eguerdian Valdemoroko (Madril) Guardia Zibilaren "Ahumadako Dukearen” Guardia Zibilaren Gazteen Elkargoan egin den erakunde terroristei atzemandako 1.400 arma inguru suntsitzeko ekitaldian.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak armategia sinbolikoki suntsitu duen ekitaldia zuzendu du; arma gehienak, ETA talde terroristari atzemandakoak (% 90) eta zati txiki bat GRAPO taldeari.

Ekintza sinbolikoa izan da; izan ere, arma horiek guztiak fundizio batera eramango ditu Guardia Zibilak, eta bertan behin betiko suntsituko dira.

Ekitaldian Gobernuko hainbat ministro ere izan dira, Juan Carlos Campo Justizia ministroa, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroa eta Miquel Iceta Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministroa, besteak beste. Gainera, Estatuko beste botere batzuetako ordezkariak izan dira, baita Polizia Nazionalekoak, Guardia Zibilekoak eta polizia autonomikoetakoak ere.