2021ko martxoaren 4a

Aplikazio berri batek Nafarroako edozein puntutan azken mendean izan den bilakaera airetik ikusteko aukera emanen du

Nafarroako Gobernuak 1927an Nafarroara egindako lehen hegaldi osotik aireko argazkien artxibora sartzeko aukera ematen duen mapa-konparadore bat atera du
Radaren aireko argazkien konparazioa 1957an, herria eraikitzen ari zirela, 
eta 2020an.
camera_alt Radaren aireko argazkien konparazioa 1957an, herria eraikitzen ari zirela, eta 2020an.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Denboran zehar eta Foru Komunitateko edozein lekutara egindako bidaia. Nafarroako Gobernuak argitaratu duen 'ComparaMapas' aplikazio berria bi mapa aldi berean kontrastatzeko aukera ematen duen web bistaratzaile bat da, eta  duela ia mende batetik Nafarroa osoko ortoargazkien artxibo historikoan sartzeko aukera ematen du.

Irudi bakar batean Nafarroako edozein kokalekuren garapen historikoa eta lurraldekoa  laburbiltzen dituen tresna bat da. Adibide bezala balio dezake informazio hau irudiztatzen duen Rada kontzejuaren irudiak: ezkerrean, 1957an eginiko hegaldiak Bardeetako kanalaren garapenarekin eraikitako kolonizazio udalerri honen kaleetako lehengo hirigintza lanak bistaratzen ditu; eskuinean, 2020ko irudiak herriaren hedapena erakusten du, zeinek gaur egun 600 biztanle baino gehiagorekin kontatzen duen.  

Telekomunikazioen eta Eraldaketa Digitalaren Obra Publikoetako eta Azpiegituretako zuzendaritza orokorretatik sustatutako aplikazio berri honek, “Tracasa Instrumental” elkarte publikoaren garapena dela medio, eskari ohikoenetako bat estaltzen du Nafarroako Gobernuak herritarrentzat eskura jartzen dituen material kartografikoekin lan egiteko orduan. Tresna arin eta sinple honen bitartez, Irudi kartografikoak, airekoak eta edozein mapa data ezberdinetako produktu baliokideekin konparatu ahal dira.

Konparazio-modelo ezberdinak

Lurraldean gertatutako aldaketen analisiarekin lotutako askotariko funtzionaltasunak eskaintzen ditu hirigintza, ingurumena, azpiegituren garapena, historia arloen azterketarako edo zabalkunde orokorrerako. Horretarako konparazio modalitate ezberdinekin kontatzen du, esaterako bista erdibitua edo gortina erakoa, geruzen arteko gardentasunak, konfiguratzeko moduko begi-ordea eta ortoargazkien behin-behineko sorta bat.

Mapa konparadore honek Nafarroako lurralde osoa estaltzen duten 1927tik 1934ra bitarteko lehen hegaldietatik egundainoko aireko irudien serie historikoa optimizatzea ahalbidetzen du. Horrela, herritarrak funtsa historiko propioetako hala nola beste erakunde batzuen jabegoko eta Obra Publikoetako zuzendaritza orokorrak azken urteotan bere argitalpenerako eskaneatu, zuzendu eta prestatu dituen aireko irudien bankuetara hurbiltzea lortzen da.

Gailu guztietara egokitua

Bisorea erabat funtzionala gertatzen da edozein gailutan, mahaiko ekipoak, mugikorrak edo tabletak barne. API SITNA aplikaziotarako programazio interfazearen gainean garatu da, bista konparatibo mota ezberdinen kontrol berri baten modura.

Izan ere, etorkizunean API SITNA-ren baitan txertatzeko helburuarekin diseinatu da, interesa duen Foru Komunitateko edo honetatik kanpoko garatzaile ororen eskura jartzeko asmoz, bere software askearen izaeragatik.    

Konparadoreak, hiru hizkuntzekin (gaztelania, euskera eta ingelesa) egokituak, bilaketa funtzionaltasunak dakartza udalerriak, kokalekuak, helbideak, errepideak eta koordenadak kontuan hartuta, eta IDENA – Nafarroako Datu Espazialen Azpiegituraren eskutik eskaintzen diren geruzetako edozein gehitu dezake edo datu propioak erantsi (KML, KMZ, GML, GeoJSON, TopoJSON, WKT, Shapefile edo GeoPackage formatuetan) zeinek distantziak edo eremuak neurtzea eta intereseko eremu batean aldaketak atzematea ahalbidetzen duten.