2021ko martxoaren 3a

Nafarroako beste 75 ikasle konfinamenduan sartu dira

Bakartuta daude 42 bizikidetza-talde egonkorretako ikasleak

Nafarroako beste 75 ikasle konfinamenduan sartu dira azken orduotan. Hala beraien etxeetan bakartuta daude 800 ikasle, egoera horretan egon daitezkeen ikasleen artean %1,29. Bizikidetza-talde egonkorrei dagokionez, 22 ikastetxetako 42 talde daude konfinamenduan; guztien artean %1,20. 

Azken orduotan konfinamenduan sartu direnak honakoak dira: Leitzako Erleta ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 3. mailako 20 ikasle, Etxarri Aranatzeko Sakana ikastetxeko lehen hezkuntzako 4. mailako 16 ikasle eta 1. mailako 20, zein Berriozarko Mendialdea I ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 3. mailako 19 ikasle.