2021ko martxoaren 2a

Gobernuak Irunlarrea.es webgunea aurkeztu du, eta herritarrek COVID-19aren inguruan dituzten oroitzapen, bizipen eta hausnarketak bilduko ditu

Gune birtualak eta Nafarroako Ospitale Gunean eraikitzen ari diren lorategia osatzen dute Irunlarrea, Oroimenaren Lorategia proiektua
collections Irudi galeria

Gune birtualak eta Nafarroako Ospitale Gunean eraikitzen ari diren lorategia osatzen dute Irunlarrea, Oroimenaren Lorategia proiektua

Nafarroako Gobernuak gaur goizean aurkeztu du Irunlarrea webgunea, "Irunlarrea, Oroimenaren Lorategia" proiektuaren isla birtuala. Gune fisiko eta birtual bat da, Nafarroako gizartea, hildakoak eta COVID-19ak eragindako krisiaren aurrean funtsezko sektoreak oroitzeko, omentzeko eta aintzatesteko.

Web orria, halaber lorategi fisikoan irudikatuko diren hiru ataletan egituratua, herritar guztien, gizarte entitateen edo COVID-19aren gaineko oroitzapenak, bizipenak, esperientziak edo gogoetak partekatu nahi dituzten pertsona adituen parte hartzearen bitartez eraiki nahi den esparru bat da.

Lehenengo atala, galdutakoari dedikatua, oroimenerako gune bat bezala aurkezten da, bi sekziorekin osatuta. Izenen liburua joan ziren pertsona maiteentzat sinadurak, mezuak eta eskaintzak uzteko gunea da. Istorioen orrialdea, bestalde, joan ziren pertsonen gaineko gutun, istorio eta gogoeta laburretarako gunea da.

Bigarren atala pandemia honetako protagonistei eta oinarrizko sektoreei esker ona adieraztera zuzenduta dago. Mezuen horman herritarrek bere esker ona adierazi ahal izango die pandemiaren aurka lehenengo lerroan aurkitu direnei. Proposamenetarako irekita badago ere, hasiera batean osasuna, gizarte-osasuna, nekazaritzako elikagaiak, larrialdiak eta segurtasuna, garraioa, mantenu eta biltegiko pertsonala, garbiketa, denda txikiak, ostalaritza, hezkuntza, boluntariotza, kultura, dolu elkarteak, hirugarren adina, eta haurrak eta gazteak sektoreak barne hartzen dira.

Amaitzeko, web orriak ikaskuntzara zuzendutako sekzio bat aurkezten du, bertan herritarrek bere gogoetak aurkeztu eta partekatu ahal izan ditzaten. Gogoeten labirintoa izango da profesionalek eta pentsalariek, komunikabideek, entitateek eta organismoek pandemia honen ikaskuntzen gainean jada argitaratutako edukiak, eta gizarte, ekonomia, kultura eta ingurumen arloan gizarte jasangarriago baterantz joateko ideiak partekatzeko gunea.

Ideien Hazitegia, edo herritarren ekarpenetarako, anonimoak edo ez,  eremua, etorkizunerako analisia, ideiak eta ekimenak aurkezteko gunea da.

Hiru atal nagusiez gain, orriak Lorategia izeneko gune batekin kontatzen du zeinetan Nafarroako Ospitaleen Gunean (CHN) eraikitako proiektua deskribatu eta irudiztatzen den, bertan barne hartutako solairuak, bere deskribapena, esanahia eta propietateak azalduz. Atal honetan kokatuko da lorategi fisikoan ezarritako QR kodeetatik estekatutako edukia; kode horien bitartez, sekzio bakoitzean eskura jarritako seinaleztapenen informazioa zabaldu ahal izango da.

Berrien atalean online estekatu ahal izango da komunikabidetan argitaratutako ekimen eta proposamen berritzaile, solidario, positibo edo eraikitzaileekin.

“Gizarte erresiliente bat”

Aurkezpenean, Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak adierazi du, hasiera batetik, “Gobernutik ulertu genuen gizarteari erantzun behar geniola eta hori lantzen aritu ginen dimentsio hirukoitz batean, pandemian zehar hildako pertsonak eta bere senitartekoak omendu nahian zeinek ezin izan duten inolako dolu prozesurik garatu, gizarte osoaren zaintzagatik eta osasunagatik lanean jardun diren pertsonak aintzatesteko, eta gizarte nafarra osatzen duen herritar sendo, solidario eta erresiliente horiei esker ona eta errebindikazioa adierazteko”.

“Osasun departamentuarekin eginiko lan bateratu batean”, adierazi du, “gainerako entitateekin, eta gizarte zibilarekin batera, dimentsio hirukoitz honen gaineko proiektuak landuko ditugu, horrela krisiak 'birsortzea' ahalbidetuko digu gizarte, justuago, etikoago eta demokratikoago bat bezala, egoera honek ekarri dizkigun balio positiboak indartuz”.