Descárgate la app
Gobernuak eta Udal eta Kontzejuen Federazioak toki-erakundeetako politikariak eta teknikariak prestatuko dituzte, haurren eta nerabeen parte-hartzea sustatzeko
2021ko otsailaren 25a
Gobernuak eta Udal eta Kontzejuen Federazioak toki-erakundeetako politikariak eta teknikariak prestatuko dituzte, haurren eta nerabeen parte-hartzea sustatzeko
Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak (FNMC) online jardunaldien ziklo bat hasi dute ostegun honetan, tokiko erakundeetako politikariei eta teknikariei herritarrek parte hartzeko organoak martxan jartzeko prestakuntza eman diezaieten.
Prestakuntzak, zein halaber herritarrentzat orokorrean zabalik dagoen, bi saio berri emango ditu martxoaren 4an eta 11n
Jardunaldien helburuen artean dago Nafarroako udaletan haurren eta nerabeen alde parte hartzeko organoak bultzatzen jarraitzearena eta topaketek balio dute Nafarroako tokiko administraziotan bide horiek zabaltzeaz arduratzen diren pertsonak baliabideekin hornitzeko.
Jardunaldiaren hasiera Joseba Asiain Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiaren eskutik gauzatu da; honek arlo honetan garatutako esperientzia ezberdinak azpimarratu ditu zeinen arabera “agerikoa den haurren parte hartzeak bere bizitza modu positiboan eraldatzen duela eta hezkuntza baliabide bezala ahaltsua dela”. Era berean, nabarmendu du “bidezkoagoak, demokratikoagoak eta aurreratuagoak diren gizarteen sorrerak herritar parte hartzaileak hala nola administrazio ireki eta konprometitu batzuk eskatzen dituela”.
Lehenengo saio honetan, halaber parte hartu du txostengile bezala Juan Carlos Castillo FNMC-ko presidenteak, zeinek aztertu duen Federazioak tokiko entitatetan haurren eta nerabeen partaidetza sustatzeko orduan betetzen duen zeregina. Bestalde, Maider Gabilondo Nafarroako Unicef-eko koordinatzailea, udalerritan zentratu da haurren eskubideak gauzatzeko eremuak izateagatik. Horren gain, Jorge Castellanos Valentziako Unibertsitateko Zuzenbide Konstituzionaleko irakasleak haurren eta nerabeen parte hartzea ikuspegi politiko eta juridiko batetik aztertu du.
Bigarren saioan, datorren ostegunean, martxoak 4, Marcos Castel haur eta gazteen dinamizatzaile soziokulturalak, eta Magda Pérez Monzoneko Udaleko partaidetza esparruko administratiboak udalerri honetako haurren parte hartzearen esperientzia azalduko dute.
‘Haurren parte hartzea udalerrietan, garai eta aukera berriak’, izango da hirugarren saioko gaia, martxoaren 11n, zeinetan txostengileak izango diren Ofelia Culebradas haurtzaro, nerabezaro eta gazteriako batzordekide ordezkaria, eta Isabel Vallejo Alcobendaseko Udaleko haurren eta nerabeen parte hartzerako teknikaria.
Haurren parte hartzea sustatzeko ekintzak
Gaur egun, Nafarroako bost udaletan parte hartzeko organo batekin kontatzen da, haurrek eta gazteek udal jarduketako esparru ezberdinetan bere ekarpenak eta iradokizunak egin ahal izan ditzaten. Horiek dira Castejón, Cintruénigo, Mendabia, Valle de Egüés / Eguesibar eta Zizur Mayor / Zizur Nagusia.
Gogoan izan Nafarroako Gobernuak tokiko organo mota hauen diseinua errazteko gida bat argitaratu zuela.
Foru Gobernuaren beste lan-ildo batzuk, esparru honetan, izango dira haurren eta nerabeen parte hartzea sustatzen duten tokiko entitateen sarea sortzea, sare hori babestu eta jarraitzea edo ikastetxeekin parte hartze arloarekin lotutako prestakuntza, kontzientziazioa eta informazioa lantzea.
Ekintza hauek Nafarroako Partaidetza Demokratikorako Foru Legearen konplimenduari dagozkio, zeinetan jasotzen den haurrek eta nerabeek duten eskubidea gizarte bidezko, solidario eta demokratikoago baten eraikuntzan aktiboki parte hartzeko, hala nola bizi duten errealitatea, gehien eragiten dieten arazoak ezagutzeko eta horietarako irtenbideak planteatzeko.