Descárgate la app
Gobernuak 790.000 eurorekin lagunduko ditu pertsona migrantzaileei harrera egiteko eta kultura arteko bizikidetzarako proiektuak
2021ko otsailaren 25a
Gobernuak 790.000 eurorekin lagunduko ditu pertsona migrantzaileei harrera egiteko eta kultura arteko bizikidetzarako proiektuak
Nafaroako Gobernuak 790.000 euro bideratuko ditu toki entitateek eta irabazi asmorik gabeko elkarteek pertsona migratzaileei harrera egiteko eta kultura arteko elkarbizitza sustatzeko egiten dituzten proiektuak laguntzeko.
Zehazki 350.000 euro dira kultura arteko bizikidetza eta arrazakeria eta xenofobiaren aurkako borroka sustatzeko tokiko gizarte entitateei eta elkarteei laguntzeko deialdira bideratuko direnak. Pertsona migratzaile eta errefuxiatuentzako harrera eta laguntza proiektuen kasuan, deialdia gizarte ekimeneko entitatetara zuzentzen da, 440.953 euroko aurrekontuarekin kontatuz.
Diru-laguntza hauen deialdiak denbora gutxi barru argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean; baina Migrazio Politiketako Zuzendaritza Orokorretik jada ezagutzera eman dira bere ezaugarri nagusienak, interesa izan ahal duten entitate guztiengana modu telematikoan zuzendutako argibide-bileretan.
Bilera horietan, tokiko entitateek eta irabazi asmorik gabeko gizarte ekimenerako entitateek deialdi bien nobedade nagusienak ezagutu ditzakete, baita diru-laguntza jaso nahian dabiltzan proiektuen dokumentazioa aurkezteko kontuan hartu beharreko mekanismoak ere.
Euskeraz eta gaztelaniaz alfabetatzea, nobedadetako bat
Aurreko ekitaldiko diru-laguntzen deialdiei dagokienez, nabarmentzekoa da, elkarbizitza proiektuetarako diru-laguntzetan, tokiko entitateek pertsona migratzaileak gaztelaniaz zein euskeraz alfabetatzera bideratutako ekimenak proposatu ahal izango dituztela. Diru-laguntza hauek Migrazio Politiketako Zuzendaritza Orokorreko Kultura arteko Bizikidetzarako eta Arrazakeria eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Ayllu Zerbitzuak kudeatuko ditu.
Aipatu Zuzendaritza Orokorreko Karibu Zerbitzuak kudeatzen dituen harrera eta laguntza proiektuetarako diru-laguntzen kasuan, nabarmentzekoa da deialdira bideratutako aurrekontu osoaren igoera, izan ere, iazko 350.000 eurotatik ekitaldi honetan 440.000ra igotzen da.
Kultura arteko elkarbizitza sustatzeko
Migrazio Politiketako Zuzendaritza Orokorretik, kultura arteko bizikidetza arloko diru-laguntzek bidea ematen dute “Nafarroako asoziazio-ehunaren aldetik herri nafarra osatzen duen kultura aniztasun zabalaren bizikidetzarako eremuak sortuko dituzten ekimenen sustapenean eta garapenean inplikazio handiagoa gauzatzeko”. Izan ere, deialdian adierazten den bezala, “komunitate-ekintzetan parte hartzearen bidez, aniztasunarekiko inklusiboagoa eta toleranteagoa den gizarte bat eraiki ahal da”.
Bi modalitate ezberdin ezarriko dira: bat tokiko entitatetarako eta bestea gizarte ekimeneko entitatetarako. Gizarte entitatetako proiektuen artean aurkitzen dira bai komunitate esku-hartzerako ekintzen programak eta bai sentsibilizazio ekintza zehatzak.
Tokiko entitatetarako, diru-laguntza jaso dezaketen proiektuen artean daude bai kultura arteko bizikidetzarako sentsibilizazio eta sustapen ekintza zehatzak (zeinetan barne hartzen den gaztelaniaren eta euskeraren ikaskuntza), eta bai arlo honetako jarduketa planen betearazpena.
Pertsona migratzaile zaurgarrien gizarte inklusiorako
Bere aldetik, pertsona migratzaile eta errefuxiatuen harrera eta laguntzara bideratutako diru-laguntzen helburua da “pertsona migratzaileen gizarte inklusioa, bereziki muturreko egoera zaurgarrian dauden adingabe, gazte eta emakumeena, kontuan hartuta irregulartasun administratiboa faktore erabakigarria dela gizarte esklusio larriko egoeretan, pertsonen gizarteratzeko aukera mugatzen duelako”.
Deialdi honetan aurkeztutako proiektuak bi modalitatekoak izan daitezke. Alde batetik, Nafarroan entitate akreditatuek garatutako babes internazionalaren pertsona eskatzaileen harrera programa sendotzeko. Bestetik, irabazi-asmorik gabeko elkarte haiena zeinen zeregina harrera gizartea, baliabideen gaineko orientabide eta eratorpena, laguntza psikologikoa, eskola errefortzua, kirola edo olgeta eta aisialdiko programen bidezko gizarteratze jarduerak, babes juridikoa edo kultura arteko bitartekotza ezagutzera ematea izango den.