2021ko otsailaren 25a

Asteartean hasiko dira 80 urtetik gorakoei COVID-19aren txertoa jartzen, Iruñean eta Iruñerrian; 90 urtetik gorako 3.400 pertsonarekin hasiko da

Hurrengo egunean, Tuterako eta Lizarrako osasun barrutiek bat eginen dute Oinarrizko Osasun Laguntzaren kanpainarekin; zuzeneko telefono deiak eta oinarrizko eremuetara egokitutako txertatze puntuak erabiliko dira kanpainaren barruan

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua gaur hasi da COVID-19 txertatze-kanpainan aurreikusitako lehen populazio-taldeei hitzordua ematen. Kanpaina martxoan hasiko da, 80 urtetik gorako pertsonen tartean. Zuzenean telefonoz deituko zaie hitzordua emateko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).