2021ko otsailaren 24a

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onetsitako beste gai batzuk

Nafarroako Gobernuak arrantza antolatzeko plan zuzentzaileak onartzeko foru dekretuaren proiektua igorri dio Nafarroako Kontseiluari. Iruzurraren eta Lurpeko Ekonomiaren aurkako Batzordearen ordezkariak izendatu dira

Nafarroako Gobernuak arrantza antolatzeko plan zuzentzaileak onartzeko foru dekretuaren proiektua igorri dio Nafarroako Kontseiluari

Foru Exekutiboak, gaurko bilkuran, Nafarroako arrantza eskualdeetako arrantza antolamendurako plan zuzentzaileak onartzeko foru dekretuaren proiektua aintzat hartzeko akordioa hartu du. Erabaki horretatik aurrera, testua Nafarroako Kontseilura igorriko da, nahitaezko irizpena eman dezan.

Plan zuzentzaile horiek duela 5 urte baino gehiagokoak dira, eta, beraz, foru-dekretuaren proiektu honen helburua planak eguneratzea da.

Iruzurraren eta Lurpeko Ekonomiaren aurkako Batzordearen ordezkariak izendatu dira

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Iruzurraren eta Lurpeko Ekonomiaren aurkako Batzordeko ordezkariak izendatzeko akordioa hartu du.

Erakundearen arabera, honako pertsona hauek izendatu dira:

- Nafarroako Gobernua: Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, batzordeburu gisa; Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailea; Araugintza Garatzeko eta Aholkularitza Juridikoko Zerbitzuko zuzendaria; Zerga Ikuskaritzako Zerbitzuko zuzendaria; eta Lan Zerbitzuko zuzendaria.

-Parlamentuko taldeak: Maria Jesus Valdemoro (Navarra Sumaren izenean); Ainhoa Unzu Garate (Nafarroako Alderdi Sozialistaren izenean); Mikel Asiain Torres (Geroa Bairen izenean); Adolfo Araiz Flamarique (EH Bildu Nafarroaren izenean); Mikel Buil Garcia (Podemos-Ahal Dugu); eta Jose Miguel Nuin (Izquierda-Ezquerra Talde Mistoa).

- Sindikatuak: Augusto Paredes Anton (Langileen Batasun Orokorra), Javier Barinaga Adrian (Langile Komisioak), Iñaki Zabaleta Aramendia (Eusko Langile Alkartasuna) eta Imanol Karrera Turrillo (Langile Abertzale Batzordeak).

- Entitate sozioekonomikoak: Carlos Fernández Valdivieso, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren izenean; Elena Sarasa Villaverde, Nafarroako Lan Enpresen Elkartearen izenean; Celso Galar Baranguá, Iruñeko Abokatuen Elkargoaren izenean; Arancha Yuste, Espainiako Zerga Aholkularien Elkartearen izenean; Joan Josep Bosch, ATTAC elkartearen izenean; Juan Carlos Castillo Ezpeleta, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren izenean; Pedro Pascual, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren izenean; eta Natalia Moriones, langile autonomoen profesionalen elkarteen izenean.