2021ko otsailaren 24a

Nafarroako Gobernuak ahalmen txikiko eta errenta bermatuko pentsioen osagarriak eguneratu ditu

14.000 pentsioduni eta errenta bermatua jasotzen duten beste 14.000 familiari egiten diete mesede
El Gobierno de Navarra actualiza los complementos a las pensiones de bajo poder adquisitivo y de renta garantizada Irudi galeria

El Gobierno de Navarra ha conocido, en su sesión de hoy, la actualización de las cuantías de complementos para este año a pensiones de viudedad, pensiones bajas, pensiones no contributivas, y renta garantizada, con el fin de que no pierdan poder adquisitivo a pesar del descenso del IPC en un 0,6% y del salario medio en un 0,5%.

Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren eta Eskubide Sozialen Departamentuaren bidez, eguneratu egin ditu aurtengo osagarrien zenbatekoak, alarguntza-pentsioei, pentsio baxuei, kotizazio gabeko pentsioei eta errenta bermatuari dagokienez, erosteko ahalmena gal ez dezaten, KPIa % 0,6 eta batez besteko soldata % 0,5 jaitsi arren.

Hala jasota dago Elma Saiz Ekonomia eta Ogasuneko eta Carmen Maeztu Eskubide Sozialetako kontseilarien foru agindu irmoetan. Foru aginduetako lehena otsailaren 2an onartu zen eta otsailaren 18ko NAOn argitaratu zen. Bestalde, Maeztu kontseilariaren agindua gaur onartu da, eta, hurrengo egunetan, NAOn argitaratuko da.

2017an araua aldatu zenetik, hurrengo hiru urtetan diru-sarrerak bermatzeko prestazio hauek KPIren gainetik igo ziren Nafarroako batez besteko soldataren igoerari esker. Zehazki, igoerak izan dira % 1,8koa 2018an, % 2,1ekoa 2019an eta % 2,1ekoa 2020an, urte horietako KPIak izan direnean % 1,6, 1,7 eta 1,2, hurrenez hurren. Espainiako gainerakoan, hiru urte hauetako igoera Nafarroako gehikuntzen aldean txikiagoa izan da; honen eguneratze sistemak berme handiagoak erakutsi ditu prestazio hauen balioa handitzeko orduan, betiere bizi kostuaren igoerarekiko berdintasuna edo igoera zainduz. Erretiro pentsioen kasuan gehikuntzak izan ziren % 1,6koa 2018an, % 1,6koa 2019an eta % 0,9koa 2020an.

Diru-sarrerak bermatzeko prestazio hauek 14.000 pentsiodunen eta errenta bermatuaren 14.000 familia jasotzaile baino pixka bat gehiagoren mesederako dira.

Zehazki, joan den 2020an 14.007 pertsona pentsiodun zeuden; horietatik 7.635 alarguntasun pentsiodunak, 5.955 pentsio kontributibo baxuen hartzaileak eta 417 pentsiodun ez kontributiboak izanik, zeinek errenta bermatuarekin parekatu arte osagarri bat jasotzen duten.