2021ko otsailaren 24a

Lurralde Kohesioak 450.000 euroko laguntzen lerro berri bat onartuko du garraioaren sektorean belaunaldi berrikuntza bat sustatzeko

Diru-laguntzek, onuradun bakoitzeko 900 eurora helduko direnek, 500 pertsonari prestakuntza erraztuko die errepideko merkantzien eta bidaiarien garraioko gidari bezala jarduteko

Nafarroako Gobernuak pertsona bakoitzeko 900 euroko diru-laguntza emango du ikastaroak egiteagatik oinarrizko trebakuntza egiaztatzeko lanbide gaitasunaren agiria (CAP) eskuratzeko zein errepideko merkantzien eta ibilgailuen garraiora destinatutako zenbait ibilgailutako gidariei eskatzen zaien. Azpimarratzekoa da ikastaro honen batez besteko kostua 1.400 eurokoa dela, eta diru-laguntzak bere zenbatekoaren % 64a estaliko duela.

Horretarako, Foru Gobernuak hitzarmen bat adostu du gaurko bere saioan, zeinen arabera Garraioen Zuzendaritza Nagusiari baimentzen zaion 450.000 eurorekin hornitutako diru-laguntza hauen tramitazioa. Dirudienez, diru-laguntza hau 500 pertsonek eskuratu ahal izango dute.

Ekimena, Lurralde Kohesiorako Departamentua sektorean belaunaldi berrikuntza sustatzeko helburuarekin garatzen ari den jarduketa lerroen baitan kokatzen dena, profesional berriak behar izaten jarraitzen duen baina kostu ekonomiko esanguratsua dakarren prestakuntza oso berezia eskatzen duen lanbide baterako sarbidea sustatu nahian dabil. Horrela enplegu sorrera edo hobekuntza sustatzen da aukera modura pandemiaren kalteak jasan dituztenentzat, aldi berean garraio enpresen eskaria estaltzeko gidarien eskaintza hedatuz.

Nabarmentzekoa da sektorea jasaten ari den egoera problematikoa, errepideko zenbait ibilgailu gidatzeko jardueran exijitutako lege eskakizunak betetzen dituen pertsonal gabeziatik eratortzen dena; bereziki gidabaimenaz haratago eskuratu behar den lanbide gaitasunaren ziurtagiri honen jabetzari dagokiona.

Aurtengo urtarrilak 1 eta urriak 15 artean garatutako ikastaroak

Errepideko merkantzien eta bidaiarien garraiorako gidarien oinarrizko trebakuntzarako CAP ikastaroen diru-laguntza modalitate ohikoa eta trinkoa eskuratu ahal izango da, azken hori Nafarroako prestakuntza zentroetan ohikoena izanik. Modalitate trinkoa 140 orduko iraupeneko ikastaro batera etortzean datza (130 ordu teoriko eta 10 praktiko).

Diru-laguntza eskuratzeko, pertsona onuradunek ondorengo eskakizunak bete beharko dituzte: adinez nagusia eta 2021eko urtarrilaren 1a baino lehenagotik Foru Komunitatean erroldatutako pertsona fisikoa izatea, ikastaroa gai bezala gainditu izana 2021eko urtarrilak 1 eta urriak 15 artean, eta ikastaroari dagokion zenbateko osoa ordaindu izana.

Arestian aipatu den bezala, pertsona eta ikastaro bakoitzeko diru-laguntzaren gehieneko kopurua 900 eurokoa izango da, ezinezkoa izanik ikastaroagatik ordaindutako kopurua gainditzea. Pertsona onuradun bakoitzak laguntza behin bakarrik eskuratu ahal izango du, eta hau helburu berdinerako beste diru-laguntzekin bateraezina izango da.

Pertsona eskatzaileek euren eskariak eta dagokion dokumentazioa modu telematikoan aurkeztu ahal izango dituzte prestakuntza erakundeen bidez edo euren kabuz Nafarroako Gobernuaren web orrian (www.navarra.es), Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) diru-laguntzaren deialdi ofiziala argitaratzen denean.

Eskariak aurkezteko epea 10 lanegunekoa izango da, ikastaroaren amaiera datatik aurrera, edo deialdiaren oinarri arautzaileak NAOn argitaratzen diren biharamunetik aurrera, argitalpen horren aurretik amaituko liratekeen ikastaro haietarako.