2021ko otsailaren 19a

Nafarroako Gobernuak "Sexu-abusuak adingabeei Eliza katolikoan" liburua argitaratu du

Estatuan aitzindaria da argitalpena, eta gertakari horien biktimentzako "egia, justizia eta ordaina" lortzeko bidean aurrera egiten saiatzen da
Se trata de un libro pionero en el Estado. Irudi galeria

El Gobierno de Navarra, a través del Servicio de Publicaciones y bajo la coordinación del Departamento de Políticas Migratorias y Justicia, acaba de publicar el libro “Abusos sexuales a menores en la Iglesia católica”. Esta obra ha sido presentado este viernes en rueda de prensa por el consejero Eduardo Santos; el profesor de la UPNA, Mikel Lizarraga; y el presidente de la Asociación de Víctimas de Abusos de Navarra, Jesús Zudaire.

Nafarroako Gobernuak, Argitalpen Zerbitzuaren bidez zein Migrazio Politiketako eta Justiziako  Departamentuaren koordinaziopean, "Sexu-abusuak adingabeei Eliza katolikoan" liburua argitaratu berri du. Eduardo Santos kontseilariak, Mikel Lizarraga NUPeko irakasleak eta Jesus Zudaire Nafarroako Abusuen Biktimen Elkarteko presidenteak prentsaurreko batean  aurkeztu dute lan hau.

Estatuan aitzindaria den argitalpenak, iazko otsailaren 14an Iruñan “Erlijio Zentroak eta pederastia. Nafarroatik egia, justizia eta ordaina lortzeko bidean” izenburupean ospatutako jardunaldian jasotako eduki, ikerketa eta testigantza ugari barne hartzen ditu,

Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak adierazi du, prentsaurreko batean, “Administrazioak obligazioa duela pertsona biktimak, eta are gehiago haurtzaroa bezalako hauskortasun mailako egoera batean izan zirenak babesteko”. Bere esanetan, “Nafarroak, liburu honekin eta barne hartzen dituen jardunaldiekin, harri-koskor garrantzitsu bat dakarkigu egia, justizia eta ordainaren bilaketa horretan”; eta Nafarroako Elizari eskatu dio “ekintza horiek errepikatzen ez direla bermatzeko” parte hartu eta ikerketarekin bat egiteko”.

Iruñako diozesiari “salaketa eta ikerketa mekanismo errealak” erreklamatzen zaizkio

Santosek gogorarazi du Madrilgo artzapezpikutzak, bere Erreparatu Proiektuaren bidez, aste honetan bertan jendaurrean onartu dituela adingabeei eginiko 8 abusu eta helduei eginiko 10. “Jarrera ausarta baina Vatikanoko kupulak Elizari eskatu dionarekin guztiz bat datorrena”, eta aldiz, “Espainian orokorrean gauzatzen ari ez dena, Apezpiku-Konferentziaren eta diozesi gehienen ageriko erresistentziengatik”.

Eduardo Santosek beste behin ere “gonbidapena” luzatu dio du Iruñako artzapezpikutzari “salaketa eta ikerketa mekanismo errealak martxan jartzeko”, eta Nafarroako Elizaren kupulatik “Gobernu honek eskainitako laguntza ez onartu eta deus egin ez izana” deitoratu du.

Bestalde, Mikel Lizarraga NUPeko ikertzaileak azpimarratu du, jardunaldiek egin zuten bezala, liburuak barne hartze duela “diziplina anitzeko ikuspegi bat”, hiru alderdiren inplikazioarekin: akademia, biktimak eta erakunde publikoak. Lizarragarentzat, jardunaldiek, “inflexio-puntu bat” markatuz, “hutsune bat bete zuten ikerketari eta biktimen errekonozimenduari dagokienez”.

Irakasle honentzat, argitalpenak suposatzen du “existitzen den bibliografia eskasari liburu akademiko bat eranstea, diziplina anitzeko ikuspegi batetik eta biktimen asoziazionismoan lurralde aitzindaria den Nafarroatik elaboratua”. Lizarragak NUPko Hugo Grocio Ikerketa Taldearen lan-metodoa goraipatu du; hau “biktimen elkarteekin, erakunde publikoekin eta Unibertsitate Publikoarekin elkarlanen jardutean datza, horien azterketa, ikerketa eta ondorengo hedapena direla medio mugimendu sozialen demandak bideratzeko helburuarekin, horretan guztian Nafarroako erakunde publikoen babesarekin kontatuz”. Jada duela 4 urte haurtxo eta haur lapurretaren biktimei buruz garatu zuen jarduera dugu hizpide.  

400 ale argitaratuta

“Sexu-abusuak adingabeei Eliza katolikoan. Egia, justizia eta ordaina lortzeko bidean” liburua Foru Gobernuko Argitalpenen Zerbitzuak argitaratu du, eta Nafarroako Abusuen Biktimen Elkartea eta NUP artean Migrazio Politiketako Departamentuaren babesarekin partekatutako lanaren emaitza da.

Maila nazionalean aitzindariak diren 2020ko otsaileko jardunalditan tratatuaren neurri handi bat jasotzen du, ikerketak hala nola biktimen zuzeneko testigantzak barne hartuz. Azterketa akademikoak orain arte garatutako kazetaritza ikerketen balantze batekin osatzen dira.

Bere 300 orrialde baino gehiagotan Roldán Jimeno Aranguren, Esther Aldave Monreal, Gema Varona Martínez, María Esther Compte Grau edo Josean Echauri Tijerasen azterketak barne hartzen dira. Guztira 400 ale argitaratu dira, zein, beste destinoen artean, Nafarroako erakunde akademikotan, komunikabidetan edo Liburutegi Publikoen sarean banatuak izaten ari diren. Liburua jendearentzat eskuragarri dago Argitalpenen Funtsean eta Foru Komunitateko liburutegi ezberdinetan.