2021ko otsailaren 18a

Azken orduotan 50 ikasle sartu dira konfinamenduan

Egun 26 bizikidetza-talde egonkorretako ikasleak daude bakartuta

Azken 24 orduotan 50 ikasle konfinamenduan sartu dira Nafarroan. Horiekin jada 514 ikasle dira beraien etxeetan bakartuta daudenak. 19 ikastetxe publiko zein pribatuetako 26 bizikidetza-talde egonkor daude bakartuta, guztiena rtean %0,74.

Azken orduotan konfinamenduan sartu dira, Iruñeko Liceo Monjardín ikastetxeko batxilergoko lehen mailako 22 ikasle eta beste ikasle talde bateko 28.