2021ko otsailaren 17a

Nafarroako Gobernuak onetsitako beste gai batzuk

Izendapenak Akitania - Euskadi - Nafarroa Euroeskualdean eta Pirinioetako Lan-Elkartean. Kudeatzaile berria Nabaskozen

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran ondorengo gaiak onetsi ditu:

Ordezkari berriak Akitania - Euskadi - Nafarroa Euroeskualdean eta Pirinioetako Lan Elkartean       

Sergio Perez Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusi berria Nafarroako Gobernuaren ordezkari titularra izango da Pirinioetako Lan Komunitatearen Partzuergoko Batzorde Betearazlean, Mikel Irujoren ordez. 

Irujo, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilari gisa, eta Sergio Pérez, Lurralde Lankidetzako Europako Ekartearen (AECT) "Akitania/Euskadi/Nafarroa Euroeskualdea" Batzarreko kide titular ere izendatu dituzte.

Nabaskozeko Kontzejuaren kudeatzailea izendatu da

Gobernuak erabaki du, halaber, Nabaskozeko Kontzejuaren Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzea. Batzorde hori Isidro Redín Ayechuk, Mercedes Rodrigo Inchaustak, Jesús Gonzalo Landak, Jesús María Rodrigo Semberoizek eta Jesús Manuel Antón Lázarok osatuko dute.