Descárgate la app
Gobernuak Tasubin SA eta Elkarkide elkarteentzako 5,2 milioi euroko diru-laguntzak baimendu ditu
2021ko otsailaren 17a
Gobernuak Tasubin SA eta Elkarkide elkarteentzako 5,2 milioi euroko diru-laguntzak baimendu ditu
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, bi akordio onetsi ditu, eta hauen bidez, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako (ANADP) zuzendari kudeatzaileari baimena ematen dio, Tasunbin SAk eta Elkarkidek kudeatutako okupazio-zentroetarako, 5.247.185 euroko diru-laguntza zuzenak eman ditzan.

Tasubin SA enpresak 3.440.985 euro jasoko ditu eta Elkarkidek 1.806.200. Bi erakundeek, 800 erabiltzailetik gora bertaratzen dituzten 15 okupazio-tailer kudeatzen dituzte.
Tasubin SA enpresak 600 pertsona baino gehiagorekin lan egiten du bere 11 okupazio-zentroetan: Elizondon eta Lakuntzan iparraldean; Ibaiondo (Iruña), Orkoien, Beriain eta Burlatan Iruñerrian; Tafalla, Villatuerta eta Zangoza erdialdean eta San Adrian eta Tuteran hegoaldean. Pertsona horiei arreta emateko, Tasubinsak 99 profesional ditu guztira.
Tasubin SA irabazi-asmorik gabeko onura publikoko enpresa pribatua da eta bere zentroetan terapia okupazionaleko eta egokitzapen pertsonal eta sozialeko zerbitzuak ematen dizkie aldi baterako ezintasunak edo ezintasun iraunkorrak eragindako narriadura kognitibo eta funtzionalagatik lan-jarduera batean sartu ezin diren pertsonei, enplegu-zentro berezia edo enpresa arrunta izanik.
Zerbitzu horiek okupazio-jarduerak, prestakuntza-jarduerak, lanaren aurrekoak, estimulazio kognitibokoak, autonomia pertsonalekoak eta garapen sozialekoak dira eta okupazio-zentroetan artatutako pertsonen ezaugarrietara egokituta daude.
Elkarkideri dagokionez, gaur onartutako 1.806.200 euroko laguntzei esker, buruko nahasmendu larria duten pertsonentzako 215 plaza eskainiko dituzte, 48 profesionalek bere lau zentro okupatuetan arreta emanez: Aranzadi (65 plaza) eta Iturrama (40 plaza) Iruñean; Lizardi (Noain) eta 30 plaza Tuterako Las Labradas zentroan.
Elkarkidek gaixotasun mental larria duten pertsonak beren zentro okupazionaletan gizarteratzen eta laneratzen ditu. Zentro horietan terapia okupazionaleko eta doikuntza pertsonaleko zerbitzuak ematen dizkie gaixotasun mentalaren ondorioz lan-jarduera batean sartu ezin diren pertsonei, Enplegu Zentro Berezia edo enpresa arrunta izanik, haien bizi-kalitatea hobetzen saiatzen da.