2021ko otsailaren 15a

Turismoko zuzendaritzak hamar ikastaro antolatu ditu sektoreko gaitasun profesionalak hobetzeko, udaberriko prestakuntza eskaintzaren esparruan

Interesa dutenek Turismo Prestakuntzako web orriaren bidez eman beharko dute izena

Nafarroako Gobernuak, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren bidez, Foru Komunitateko turismo sektoreari zuzendutako hamar ikastaroko prestakuntza eskaintza egin du. Helburua da Nafarroako turismo enpresetako kudeatzaileen eta langileen lanbide gaitasunak hobetzea.

Hamar ikastaro hauek, 2020-2024 Turismo Prestakuntzako Planaren baitan inskribatzen direnak, otsaila eta martxoa artean kontzentratuko dira. Horiekin, bide ezberdinetatik, sektorearen lehiakortasuna hala nola destino turistikoen kalitatea hobetzea bilatzen da. Alde batetik, produktu eta prozesu arloetako berrikuntzarekin. Bestetik, nazioartekotzea sustatuz. Eta hirugarrenik, turismo nafarraren merkatuko sustapena eta posizionamendua hobetzeko ahalegina eginez. Prestakuntza hau guztia sektoreko profesionalen arteko hizkuntzak hobetzeko apustuarekin osatuko da, atzerriko bezeroaren arreta hobetzeko, eta zerbitzu turistikoen kudeaketaren hala nola jendaurreko bere informazioaren profesionaltasunari bultzada bat emateko.

Prestakuntza eskaintzak Administrazio pertsonalarengana eta sektoreko zortzi irekietara zuzendutako turismo jardueren kudeaketa publikoaren bi ikastaro dakartza. Azken hauen artean, turismo aktibo eta ekoturismo enpresetarako segurtasun eta larrialdien planifikazioari buruzko ikastaro bat antolatu da, 20 plazarekin. 24 orduko epean instalaziotako arriskuak ebaluatzeko jarraibideak emango dira eta prebentzio teknikoen prestakuntza emango da. Halaber zortzi orduko ikastaro bat programatu da, bizikleta bidezko turismoko produktuen sorrerari buruzkoa, Nafarroako esparru honen indargunea aprobetxatuz. Ekimen honek 30 plazarekin kontatzen du eta martxoan garatuko da.

Sare sozialak eta hizkuntzak

Sare sozialen aprobetxamendu eraginkorrago batek, Foru Komunitateko turismo produktuen erakusleiho modura, prestakuntza programa honen beste hiru ikastaro zentratuko ditu. Fokua Facebook eta Instagram-en erabileran eta sare sozialetarako iragarkien sorreran jarrita, tailer hauen iraupena 4 eta 6 ordu artekoa izango da, bakoitzak 20 plazarekin kontatuz. Era berean, ikastaro bat antolatu da zure produktua edo zerbitzua preskriptore eta inflencerrengana nola helarazi ikasteko, 40 plazekin eta bi orduko iraupenarekin.

Halaber, Nafarroako Turismo Erregistroan datuak kontsultatu eta eguneratzeko ikastaro bat programatu da, jarduera turistiko baten inguruan erregistratutako datuak nola aurkitu eta mantendu modu sinplean azaltzeko. Oso garrantzitsua da Turismo Erregistro horretan idatziz jasota dauden datuak eguneratuta egotea, diru-laguntzen espediente administratiboen, txostenen, sustapen ekintzen eta abarren xedetarako.

Udaberriko programazioa osatzeko beste bi ikastaro daude: turismo ostatuetarako ingeles ikastaro bat, 16 ordukoa, 20 plazekin; eta bidaia agentzietako aseguruen inguruko ikastaro bat, 6 ordukoa, partaide kopuru mugagabearekin.

Eskaintza osoa, ikastaroen ordutegiekin eta ospakizun egutegiarekin, eskuragarri jarriko da Turismoko Prestakuntzaren web orrian. Jada zabalik dago inskripzioa martxoan abiatuko diren ikastaroetarako (bizikleta bidezko turismoa, agentzia bidaietako aseguruak eta ingelesa). Gainerakoetarako epea ikastaro bakoitza abiatu baino 10 egun lehenago zabalduko da, web orriaren bidez. Interesa duten pertsonek turismo.formacion@navarra.es helbidean informazioa eska dezakete eta prestakuntza programari buruzko 

COVID-19aren pandemia

Turismoa da COVID-19aren pandemiak gehien kaltetu duen sektoretako bat, izan ere, turismo eskaria zein eskaintza kaltetu ditu. Krisi sanitario honek  turismo sektoreari erronka garrantzitsu bat eta bere garapen eredu propioan aldaketa bat sustatzeko beharra planteatzen dizkio. Eraldaketa testuinguru honetan, Nafarroako Gobernuak sektorearen profesionalizazioa bultzatzen du 2020-2024 Turismo Prestakuntzako Plan batekin zeinen helburuen artean dagoen Foru Komunitateko turismo sektorea eta destinoaren kalitatea hobetzea, horrela sektorearen eraldaketan eta modernizazioan aurrera egitea ahalbidetuz, eredu turistiko adeitsu, jasangarri eta lehiakorrago baterantz.

Esparru honetan, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak aurten turismo esparruaren prestakuntzarako bere apustua berresten du, iaz abian jarritako programari jarraipena emanez. Udaberriko eskaintza hau beste batekin osatuko da udazkeneko hilabetetan, eta laster emango da ezagutzera.