2021ko otsailaren 15a

Nafarroako sortzetiko metabolopatiak goiz detektatzeko programak bi gaixotasun berriren baheketa barne hartuko du gaurtik aurrera

Tratamendu goiztiarrik gabe, atzerapenak zein asaldura handiak eragin ditzaketen patologiak "Astigar-jarabe gisako gernuaren gaixotasuna" deiturikoa eta homozistinuria dira

Gaurtik aurrera, Nafarroan jaioberrien bahetze programak bi gaixotasun berriren baheketa barne hartuko du: astigar-jarabe gisako gernuarena, eta Homozistinuria. Patologia hauek Nafarroako Sortzetiko Metabolopatien detekzio Goiztiarreko Programan (orpoaren proba) sartuta dauden zortziei gehitu zaizkie eta programa hori  Nafarroako Osasun Publikoaren  eta Lan Osasunaren Institutuari (NOPLOI) atxikita dago.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).