2021ko otsailaren 15a

Euroeskualdeak mugaz gaindiko murrizketa-mapa eguneratu du

Mugatik 30 km baino gutxiagora bizi diren Akitania Berriko herritarrek, 24 ordu baino gutxiagoko egonaldietarako, ez dute itzuleran PCR proba aurkeztu behar
Web de la Eurorregion.
camera_alt Web de la Eurorregion.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Euroeskualdeak Akitania Berria - Euskadi - Nafarroa, eskualde bakoitzean COVID-19aren hedapenari eusteko neurriei buruzko informazioa eguneratu du, bereziki hiru eskualdeetako mugikortasunari eragiten diotenei buruzkoa.

Webguneak Hiru eskualdeen konparaziozko datuak erakusten dituen webguneak, besteak beste, lan-mugikortasunari, ostalaritzaren eta jatetxearen irekiera-araubideari, hezkuntzari zein eskola-egoerari, merkataritzari, garraio publikoaren erabilerari eta beste alderdi soziosanitario batzuei buruzkoak, hiru lurraldeetako neurri berriei buruzko egoerarekin eguneratzen da.

Ildo horretan, Nafarroako Gobernuak gogorarazi nahi du Frantziako Estatuaren araudiaren arabera, muga zabalik dagoela Akitania Berriko herritarrentzat, azken asteotan itxitako pasabideetan izan ezik, mugatik 30 kilometrora baino gutxiagoko erradioan bizi baitira. Gainera, 24 ordutik beherako egonaldietarako, ez da beharrezkoa izango Frantziara itzultzean PCR bat egin izana egiaztatzea.