Descárgate la app
Kulturak ediziorako laguntzetarako 160.000 euro bideratuko ditu
2021ko otsailaren 11a
Kulturak ediziorako laguntzetarako 160.000 euro bideratuko ditu
2020arekin alderatuz %10 igo dira eta editorial eta profesionalei zein irabazi asmorik gabeko entitateei zuzendutako laguntzak; eskaerak egiteko epea martxoaren 13an amaituko da
Kulturako Zuzendaritza Nagusiak – Vianako Printzea Instituzioak ediziorako bi diru-laguntza deialdi argitaratu ditu 160.000 euroko aurrekontuarekin, pasa den urteko deialdiarekin alderatuz %10eko igoerarekin. Deialdietariko bat enpresa eta profesionalei zuzenduta dago eta 120.000 euroko aurrekontua izango du; gainera, 40.000 euro bideratuko dira irabazi asmorik gabeko entitateen lanak finantzatzeko. Bi kasuetan, eskaerak aurkezteko epea martxoaren 13an amaituko da.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)