Descárgate la app
Mikel Irujok Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilari kargua hartu du
2021ko otsailaren 4a
Mikel Irujok Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilari kargua hartu du
Mikel Irujo ha tomado hoy posesión de su cargo como consejero de Desarrollo Económico y Empresarial del Gobierno de Navarra, tras su nombramiento por parte de la Presidenta de Navarra, María Chivite. Al acto, celebrado en el Salón del Trono del Palacio de Navarra, han acudido todos los consejeros y consejeras del Ejecutivo foral, además del presidente del Parlamento, Unai Hualde, y el consejero saliente, Manu Ayerdi.
Mikel Irujok Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta enpresarialeko kontseilari kargua hartu du gaur, Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak izendatu ostean. Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egin dute ekitaldia, eta bertan izan dira Foru Gobernuko kontseilari guztiak, Unai Hualde Parlamentuko lehendakaria eta Manu Ayerdi kontseilari ohia.
‘Erreinuaren sarrerarako martxa’ Nafarroako himnoa jo du Matxalen Ercilla biolontxelo-jotzaileak, eta horrela hasi da kargua hartzeko ekitaldia. Lehendakariak Irujo kontseilari izendatzeko emandako foru-dekretua irakurri dute. Irujok, kargua gaztelaniaz eta euskaraz agindu ostean, Nafarroako Gobernuko kontseilariaren bereizgarria jaso du.
Chivite Lehendakariak, eskerrak emateko diskurtsoan, Irujok Foru Komunitateko garapen ekonomikoarekiko duen “konpromisoa” eta “ikuspegi europazalea” nabarmendu ditu. “Komunitate gisa dugun egiteko honi gehitzeko beste aktibo bat da; Gobernu baten lidergoarekin garatu beharra daukagu, baina gizarte osoaren eskutik”, azpimarratu du. Ildo horretan, honela gogorarazi du: Nafarroako Gobernuan, “gure Komunitateari zor diogu, eta gure erantzukizuna da erabilgarriak eta eraikitzaileak izatea, are gehiago bizitzea egokitu zaigun garai honetan”.
COVID-19aren pandemiak sortutako krisi ekonomikotik eta sozialetik irtetea izango da neurri handi batean Foru Exekutiboak urte berri honetan aurrean izango duen lanaren ardatz nagusia, Lehendakariak adierazitako moduan. “Erreleboa hartu duzu une bereziki garrantzitsuan, baina baita konplexuan ere. Ekonomiaren eta gizartearen aldetik, hilabete zailak ditugu oraindik aurrean, baina aurtengo urteak susperraldiaren hasiera izan behar du”, adierazi du enpresa eta garapen ekonomikoaren arloan erantzukizun gorena izango duenaren aurrean. Hala ere, gehitu du Irujo ez dela bakarrik egongo lan horretan: “Adierazi nahi dizut Gobernuaren departamentu baten aurrean ezartzeko prozesu hau bideratzeko erabat laguntzeko prest gaituzula”.
Halaber, Lehendakariak eskerrak eman nahi izan dizkio atera den Manu Ayerdi kontseilariari, “egindako lanarengatik eta azken egunera arte izandako konpromisoarengatik”. Chivitek haren “jarrera barea eta lanerako gaitasun handia” nabarmendu ditu, eta bi keinu horiek “gobernuaren lanean lagungarri izan dira”, azpimarratu du.
Biografia
Irujo orain arte Kanpo Ekintzako zuzendari nagusia izan da, eta orain kontseilari kargua hartuko du, Manu Ayerdiren ordez. Venezuelan jaio zen 1972. urtean, Europako Zuzenbidean doktore da EHU-UPVren eskutik, eta Zuzenbidean lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean. Horrez gain, Europako politikan espezializatutako ikasketen graduondokoa du (Bruselako Saint Louis Unibertsitatea eta Unibertsitate Librea) eta Europar Batasuneko Zuzenbideko Ikasketa Aurreratuen Diploma UNEDen eskutik.
Lehendabizi enpresa pribatutik igaro eta gero, aholkulari bezala lan egin zuen Europako Parlamentuan, eta 2007 eta 2009 urte artean Eusko Alkartasuneko diputatu izan zen. Postu horretan, Hezkuntza eta Kulturako eta Garapenerako Lankidetzako parlamentu-batzordeetako kide gisa ez ezik, AKPko (Afrika, Karibe eta Pazifikoa) Parlamentu Batzordeko kide gisa ere parte hartu zuen.
Irujo Eurobask Batzordeko kidea da (Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua), eta Europako Aliantza Libreko lehendakariorde izan zen; Europako alderdi politiko aurrerakoi eta proeuropeoa da, eta Estatu kideetako 46 alderdi politiko biltzen ditu.
Aurrez Thomson Reuters Aranzadin ahokulari juridiko gisa lan egin zuen, eta horra itzultzean, EBko Lizitazio Unitatea bultzatu zuen; hor enpresak honako hauen hainbat proiektu esleitzen ditu: Europako Batzordea, Europako Parlamentua, Eskualdeen Batzordea, Munduko Bankua eta Luxenburgoko Argitalpenen Bulegoa. Gainera, Europako zuzenbidearekin lotutako hainbat argitalpen egin ditu.
Politikara 2015-19ko legegintzaldian itzuli zen, eta Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkari kargua hartu zuen, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako Departamentuaren mendekoa. 2016 eta 2019 urte artean, EBko Eskualdeen Batzordeko kidea izan da, Nafarroa ordezkatuz. 2019ko abuztuaz geroztik, Kanpo Ekintzako zuzendari nagusia zen, Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuaren barruan.
Elebiduna da (gaztelania eta euskara), eta ingelesa menderatzen du, eta frantsesaren maila altua du.