2021ko otsailaren 3a

Nafarroako Gobernuak Europako Next Generation funtsentzako bulegoa sortzea onartu du

Ekonomia eta Ogasuneko Departamentuaren menpe egongo da eta Ekonomiaren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientziarako Planaren koordinazioa, kontrola eta kudeaketa burutuko ditu
Irudi galeria

El Gobierno de Navarra ha aprobado en su sesión de hoy la creación de una nueva entidad organizativa que lleve a cabo y coordine todas las funciones que contempla el Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia (PRTR) de la Unión Europea.

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran Europako Batasuneko Ekonomiaren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientziarako Planaren funtzioak gauzatu eta koordinatuko dituen antolaketa erakunde berria onartu du.

Next Generation Bulegoa Ekonomia eta Ogasuneko Departamentuaren barruan egongo da, aldi baterako abian jarri da, eta indarrean izango da Europako Next Generation funtsak amaitu arte; beraz, departamentuaren egitura ez da behin betiko bilakatuko.

Next Generation Bulegoaren eginkizunak gauzatzeko, Europari dagokionean, Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuei dagozkien eskumenei ez zaie kalterik egingo.

Organo berriak funtzio hauek izango ditu: koordinazioa, kontrola eta aurrekontu, kontabilitate eta finantza arloko kudeaketa nahiz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan PRTR-tik eratorritako funtsen informazio-sistemaren kudeaketa.

Europak ezarritako erronka

Europako Kontseiluak, ikusita aurrekaririk gabeko ahalegina egin beharra dagoela eta Europar Batasunean konbergentzia, erresilientzia eta eraldaketa bultzatuko duen planteamendu berritzailea behar dela, irismen handiko neurri-sorta adostu zuen, 2021-2027rako urte anitzeko finantza-esparru indartua (MFP) eta Europako Berreskuratze Tresna ("Next Generation EB") martxan jartzea bateratzeko.

Planeko proiektuak bultzatzeko, kontrolatzeko eta horien segimendua egiteko, eta Europako Berreskuratze Tresnaren funtsak xurgatzeko, Herri Administrazioen zeregin nagusia bistakoa da; eta, beraz, aipatu Plana gauzatze aldera, eginkizun horiek guztiak burutzeko antolakuntza-egiturak izatea beharrezkoa da.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria den Elma Saizek gogoratu du “Espainiako Gobernuko Ogasun Ministerioa arduratuko dela Europar Batasunetik datozen funtsak nahiz Berreskuratze eta Eraldatze Ekonomikorako Proiektu Estrategikoetatik (PERTE) datozenak bideratzeaz, eta, horretarako, Konferentzia Sektoriala eratu da jada, Ogasun Ministroa buru duela eta Autonomia Erkidego guztietako kontseilariekin”. 

Halaber, Saizek nabarmendu du Estatuko Administrazioko Kontu-hartzaileetza Nagusiak (EAKN) Europako araudiak emandako funtzioak beteko dituela, Europako Berreskuratze Tresnaren kontrolerako agintaritza gisa.

Ildo horretan, kontseilariak nabarmendu du “Ogasun Ministerioko organoekiko elkarrizketa etengabea izango dela; hori dela-eta, Nafarroako Gobernuak NEXT GENERATION bulegoa sortzea erabaki du, Ekonomia eta Ogasuneko Departamentuaren barruan”.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariarentzat, “oso egokia da Nafarroak komunitate gisa aurrean duen erronkaren garrantzi handia adieraztea; ondorioz, nabarmendu nahi dut Nafarroako Gobernua, eskumeneko organoen bitartez, indartzen ari dela bat datorren erantzun bat emateko”.