2021ko otsailaren 2a

Sergio Pérez García, Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusi berria

Nafarroako Gobernuak datorren astean onartuko du, Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariaren proposamenez
Sergio Pérez García.
Sergio Pérez García.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Sergio Pérez García, (1989, Erriberri) izango da Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusi berria, Ana Ollo, Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariaren proposamenez. Pérez Garcíak Mikel Irujoren ordez hartuko du kargua, zeina Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria izendatuko den.

Erriberrikoa da Sergio Pérez García, eta esperientzia handia du Europako I+G+b proiektu eta sare europarren kudeatzaile gisa Europako Batzordearen agentzia den Exde ive Agency for SMEs.

Gainera, Nafarroako Unibertsitatearen kudeaketa zerbitzuaren barruan, Europako Batzordearen Enterprise Europea Network sarea kudeatu du Foru Komunitatean. Sare hori ETEei lehiakortasuna eta berrikuntzaren arloan egiten duten lana hobetzeko laguntza-tresna nagusietako bat da, eta Europar Batasuneko 500 enpresa-erakunde baino gehiago biltzen ditu. Esparru horretan, Europako funtsei aholkularitza eman die, bereziki H2020 eta Europako Horizonte programetan, eta Nafarroako teknologia nazioarteratzeko enpresa-misioak antolatzen lagundu du.

Duela bi urtetik, gainera, EASMEren Jabetza Intelektualaren Laguntzarako Europako Zerbitzuko adituen koordinatzailea da, eta Europar Batasuneko 28 herrialdetako 48 IP adituk eta teknologia-transferentziak parte hartzen duten sarearen buru da.

Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan zein Zuzenbidean lizentziaduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan, aurretik Nafarroako Administrazioko hainbat unitatetan eta Londresko Paralegal bufete britainiarrean lan egin du.