2021ko urtarrilaren 29a

Nafarroan 2020an BPGren jaitsiera % 8,3koa izan da, eta herrialde osoan, berriz, % 11koa

Nafarroako zenbatekoak Foru Komunitaterako aurreikusitako kopuruak hobetu ditu
Irudi galeria

El Producto Interior Bruto de Navarra (PIB) ha mostrado una caída del 8’3% durante el pasado 2020, según los últimos datos del Instituto de Estadística de Navarra. Esta cifra supone una mejora de 2,7 puntos frente al dato del conjunto del país que se sitúa en el 11% de descenso.

Nafarroako Barne Produktu Gordinak (BPG) % 8,3 egin du behera 2020an, Nafarroako Estatistika Institutuaren azken datuen arabera. Zenbateko horrek 2,7 puntuko hobekuntza adierazi du, herrialde osoaren datuarekin alderatuta, azken hau  % 11ko jaitsieran baitago.

Laugarren hiruhilekoko emaitzen arabera, BPG %0,3 hazi da Nafarroan aurreko denboraldiarekin alderatuta. Aurrerapen horri eutsi egin zaio neurri handi batean COVID-19aren pandemiak sortutako birusari eusteko neurri zorrotzek eraginda. Hazkundearen moteltze hori urtetik urterako alderaketan ikus daiteke, ekitaldia -%5,9ko arrailarekin itxi baita, 2019arekin alderatuta, aurreko hiruhilekoan izandakoaren antzera.

BPGren urteko jaitsiera Foru Exekutiboak abuztuan aurreikusitako jaitsiera baino txikiagoa da. Orduan pentsatzen zen jarduera %9 eta %10,2 artean jaitsiko zela 2020an. Modu berean, Nafarroako datua kanpoko beste erakunde batzuek aurreratutakoa baino baxuagoa da baita ere.

Sektoreei erreparatuta, industria-jarduera apiriletik hona berreskuratzen joan da nahiko erritmo onargarrian, eta urtearen  azken zatiko produkzioa COVID-aren aurreko mailara hurbildu da, urrian eta azaroan nolabaiteko geldialdia gertatu arren. Klima industrialaren adierazlea ahuldu egin da azken hilabeteetan, baina sektorearentzako aukerak aldekoak dira, eta jarduera pixkanaka-pixkanaka normaltasunera itzuliko dela aurreikusten da.

Hala ere, zerbitzuen sektorea asko baldintzatzen du pandemiaren bilakaerak. Urrian euste-neurriak gogortzearekin, jarduera nabarmen jaitsi zen, hurrengo hilabetean partzialki berreskuratu zen arren. Dena den, pandemiaren aurreko maila lortzetik urrun dago oraindik.

Ildo horretan, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria den Elma Saizek uste du “abenduko laguntzek, laster aterako den 10 milioira bitarteko paketearekin batera, eta sektoreari zerga eta finantza aldetik etengabe laguntzeak, jarduera mugatzetik eratorritako ondorioak arintzen lagun dezaketela”.

Eskariaren bilakaerari dagokionean, txikizkako merkataritza edo turismoen matrikulazioak bezalako kontsumo pribatuaren zenbait adierazlek indarra galdu dute urteko azken hilabeteetan, eta kontsumitzaileek konfiantza oso gutxi dute segidako kutsatze-olatuen aurrean. Hala ere, Nafarroako Gobernuak uste du, baldin eta osasun-egoera hobetzen bada, kontsumoak gora egingo duela, azken urtean izandako eskariaren eta aurreztearen ondorioz.

Lan-adierazleek, halaber, Nafarroan murrizketak gogortu izanaren ondorioak agertzen dituzte, baina Saizek nabarmendu du “alderdi positibotik begiratuta, enpleguak hazten jarraitu duela, erritmo motelagoan izan bada ere”.

Azkenik, Saiz kontseilariak 2021. urteari begira plantea daitezkeen aukerak eta arriskuak errepasatu ditu, eta ondorengoa ziurtatu du: “pandemiaren egungo egoera oso zaila izan arren eta birusaren hirugarren olatuak aurtengo lehen zatirako aurreikusitako suspertzea motelduko badu ere, ez dugu ahaztu behar egoera hau kontrolatzeko funtsezko tresna badugula; hots, txertoa, eta zientziak aurrera jarraitzen duela krisi honi beste irtenbide mediko batzuk emateko". "Oraindik hilabete oso zailak ditugu aurrean, baina aukera paregabea dugu ekonomia modernoago, orekatuago eta iraunkorrago baten oinarriak finkatzeko eta Nafarroa eskualde lehiakorragoa eta aurreratuagoa egiteko”, amaitu du.