2021ko urtarrilaren 27a

Nafarroak otsailaren 11ra arte luzatu ditu edukieren murrizketak eta ostalaritzaren barnealdearen itxiera

Indarrean jarraitzen dute, halaber, Foru Komunitatearen perimetroaren itxierak, gaueko mugikortasuna 23: 00etatik 06: 00etara mugatzeak eta eremu pribatuan bilerak bizikidetza-unitate bakar batera murrizteak
Navarra prorroga hasta el 11 de febrero las restricciones de aforos y el cierre del interior de la hostelería Irudi galeria

Navarra amplía hasta el jueves 11 de febrero las actuales restricciones de aforos y el cierre del interior de la hostelería, aunque se mantienen abiertas las terrazas con el 100% de su aforo, según han informado en la rueda de prensa posterior a la sesión de Gobierno de hoy el vicepresidente Javier Remírez y la consejera de Salud, Santos Induráin.

Además, cabe recordar que continúan vigentes hasta el 15 de febrero las restricciones referidas al cierre perimetral de Navarra, a la limitación de la movilidad nocturna entre las 23 y las 6 horas, y a la reducción de las reuniones en el ámbito privado a una única unidad de convivencia.

Nafarroak ostegunera arte (otsailak 11) zabaldu ditu egungo edukiera-murrizketak eta ostalaritzaren barnealdearen itxiera, nahiz eta terrazak irekita egon, edukieraren % 100arekin, Javier Remirez lehendakariordeak eta Santos Indurain Osasun kontseilariak gaurko Gobernu bilkuraren osteko prentsaurrekoan jakinarazi dutenez.

Gainera, gogoratu behar da otsailaren 15era arte indarrean izango direla Nafarroaren itxiera perimetralari buruzko murrizketak, gaueko mugikortasuna 23:00etatik 06:00etara mugatzeari buruzkoak eta eremu pribatuko bilerak bizikidetza-unitate batekoak izatearen ingurukoak.

Indurain kontseilariak prentsaurrekoan azaldu du neurri horiek luzatuko direla COVID-19ak Nafarroan duen egoera epidemiologikoa dela-eta. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren azken txostenaren arabera, kutsatzeek goranzko joera izaten jarraitzen dute Gabonak medio markatutako inflexio-puntuaren ondoren. Modu horretan, bosgarren astez jarraian, kasu positiboak (1.673) aurreko astean baino gehiago dira, zehazki %16.

Hala ere, Santos Indurainek adierazitakoaren arabera, “begien bistako igoera hori ez da esponentziala izan, urrian gertatutako moduan, mailakakoa baizik”. Halaber, kontseilariak nabarmendu du Nafarroa 14 egunetan intzidentzia gutxien metatu duen laugarren komunitatea dela, 486 kasu 100.000 biztanleko, eta estatuko batez bestekotik “urrun aurkitzen dela”; hots, 893 kasu 100.000 biztanleko. Edonola ere, Osasun kontseilariak onartu du datu horiek “kezkagarriak izaten jarraitzen dutela”, batez ere "aurretik ikusi ezin diren faktoreengatik"; hala nola, birusaren ingeles aldaera eta bestelako mutazioak, urteko garai honetan barrualdeak gehiago erabiltzea eta koronabirusa hedatzea errazten duten tenperatura hotzak.

Ospitale-sistemaren egoera

Santos Indurainek baita ere adierazi du kutsatzeak hainbat astez izaten ari diren hazkunde jarrai hori “jada argi eta garbi ikusten dela osasun-sisteman”. Azken astean, 104 lagun ospitaleratu dira, aurrekoan baino 30 gehiago, eta ospitaletako okupazio garbia 200 paziente ingurukoa da; horietatik 30 ZIUn aurkitzen dira. Ildo horretan, kontseilariak esan du Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideak partzialki berrantolatu duela ospitale-sarea, “Nafarroako Ospitale Gunean eta beste ospitale batzuetan espazio gehiago prestatuaz edo berriro aurreikusiaz, sare pribatuarekin aurreikusitako lankidetza-sistemak jorratzeaz gain (horiek udaren amaiera aldera berraktibatu ziren)”.

Oraingoz, Santos Indurainek azaldu duenez, “ez dira jarduera kirurgiko garrantzitsuen programak bertan behera utzi, Lizarrako Garcia Orcoyen Ospitaleko zenbait ebakuntza kenduta”. “Egoera maneiatzeko modukoa da”, aitortu du Santos Indurainek, “baina urtarrilean gaude, COVID ez diren patologiak medio okupazioa altua izan ohi den hilabetean, eta horrek egoera zaildu eta zuhurrak izatea eskatzen digu, eta hurrengo kontingentzia-maila berraktibatzea ere bai”.