Descárgate la app
“Actívate Iturrondo” programako zazpi tailerretan izena emateko epea zabalik
2021ko urtarrilaren 19a
“Actívate Iturrondo” programako zazpi tailerretan izena emateko epea zabalik
Nafar Lansare –Nafarroako Enplegu Zerbitzuak (SNE-NL), Eskubide Sozialetako Departamentuaren mendeko erakundea, enplegura bideratutako indartze pertsonalerako tresnak eskaintzen dituen “Actívate Iturrondo” programako zazpi prestakuntza-ekintza intentsiboetan izena emateko epea ireki du.
Tailer formatuan, eta modu intentsiboan, Iturrondoko zentroak aurrez aurre hartuko ditu gaitasun bigunak izeneko teknika berritzaileak lantzen dituzten zazpi ikastaroak, hala nola, gaitasun profesionalak eta sozialak lan-inguruneetan.
Ikastaroak gogoeta pertsonalera eta enplegua bilatzeko prozesuari bultzada ematera bideratuta daude, honako enuntziatu hauekin:
- Ez izan aldaketaren beldur, prestatu berrirako
- Ezagutu zure potentziala
- Zure lan berria
- Definitu ekintza-plan bat zure enplegu-bilaketan arrakasta izateko
- Helburu profesionala, definitzeko modu berriak
- Enplegua aurkitzeko oinarrizko 4 arlo
- Ezagutu taldean lan egitean gehitzen duzuna
Gainera, gogorarazi behar da, enplegua aktiboki bilatzeko jarraibideak emateko estrategian, NL-k ekintzailetzari, curriculumak bidaltzeari eta horiekin lotutako gainerako ekintzei buruzko 20 bideo-pieza eskaintzen dituela Youtubeko kanalean.