Descárgate la app
Osasun Departamentuak Sartagudako taberna bateko bezeroei PCR proba egitera joateko deia luzatu die
2021ko urtarrilaren 14a
Osasun Departamentuak Sartagudako taberna bateko bezeroei COVID-19a atzemateko proba egitera joateko deia luzatu die
Hitzordua 948 66 70 07 telefonoan eskatu beharko da bihar, urtarrilak 15, 10:00etatik 14:00etara, eta probak larunbatean hasiko dira 09:30etatik aurrera
Osasun Departamentuak, Sartagudako Udaletxearekin elkarlanean, urtarrilaren 4tik 12ra bitartean Sartagudako Las Vegas tabernan izan ziren bezeroei COVID-19a atzemateko proba egitera joateko deia luzatu die; izan ere, hainbat positibo izan dira tabernako bezero eta langileen artean.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).