2021ko urtarrilaren 14a

Gazteengan ikerketa-kultura sustatzeak duen garrantzia azpimarratu dute Gimeno eta Cigudosa kontseilariek

“Urania” Ikertzaile Gazteen Nafarroako I. Biltzarraren amaieran egin dute agerraldia; Espainia osoko 160 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute bertan

Ikertzaile Gazteen Nafarroako I. Biltzarraren amaieran parte hartu dute gaur arratsaldean Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak eta Juan Cruz Cigudosa Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak. Nafarroako Lehendakari María Chivitek zabaldu zuen biltzarra joan den asteartean, eta Espainia osoko 160 ikaslek baino gehiagok jarraitu dute. Bertan, hainbat institututako 25 ikasleren ikerketa-proiektuak azaldu dira.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).