2021ko urtarrilaren 11a

Sare publikoko 70.122 ikasletatik 69, ez dira eskolara joan elur denboralearen ondorioz

Hezkuntza Departamentuak ikastetxeei jakinarazi die ez dela beharrezkoa eskolak hasi aurretik gelak aireztatzea, betiere aurreko eguneko jarduera amaitzean aireztatu badira

Nafarroako hezkuntza-komunitatea jarduerara itzuli da gaur, urtarrilak 11, Foru Komunitateko ikastetxeen % 100 irekita eta aurrez aurreko hezkuntza sare publiko eta itunduko gela, ziklo eta etapa guztietan.

Jardunaldia normaltasun osoz egin da. Ikastetxeen sare publikoan (70.122 ikasle ditu) soilik 69 ikaslek huts egin dute aurrez aurreko eskoletara: 17 Ablitasko San Babil ikastetxean eta 28 Tuterako Torre Monreal Hezkuntza Bereziko ikastetxean.

Era berean, eta sare publikoko 8.577 irakasleren artean, 91 ez dira beren lantokietara joan denboralearen ondorioz. Eskola-garraioko linea guztiek normaltasunez funtzionatu dute, Irurtzungo Atakondoa ikastetxean izan ezik. Ikastetxe horretan ez da autobusik egon izotzaren ondorioz, eta 7 ikasle falta izan dira. Zentro horrek arazo teknikoak izan ditu berogailuaren galdararekin.

Joan den igandean, urtarrilaren 10ean, ikastetxeei emandako gomendioarekin bat etorriz, tenperatura baxuko egun horietan berogailua luzaroago mantentzeko eta, horrela, ikastetxeetan erosotasun termiko handiagoa lortzeko, Hezkuntza Departamentuak gaur jakinarazi die ikastetxeetako zuzendaritzei, Osasun Publikoaren bermearekin, ez dela beharrezkoa ikasgelak aireztatzea eguneko lehen klasea hasi baino lehen. Baldin eta eguneko eskola-aldia amaitutakoan aireztapena bermatzen bada. Saioen artean eta atsedenaldian aireztatzeko gainerako jarraibideak mantentzen dira.

2020-2021 ikasturtearen hasiera honetan ez da jakinarazi behar bizikidetzako talde egonkor baten prebentziozko konfinamendua.