2021ko urtarrilaren 7a

Nafarroak COVID-19aren 139 kasu berri zenbatu ditu 2.103 proba egin diren egunean

Atzo 75 urteko gizonezko bat zendu zen eta zazpi ospitaleratu izan ziren, horietariko bat ZIUn

Nafarroak atzo COVID-19aren 139 kasu berri zenbatu zituen, Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuak emaniko datuen arabera. Atzo 2.103 proba egin ziren osasun sistema publikoan (1.737 PCR eta 366 antigeno test), horietariko %6,6 positiboak.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).