2021ko urtarrilaren 7a

Azterketa eta jarraipen batzordearen bilera, elurraren aldi baterako aurreikuspena dela eta, batez ere Erriberan

Eguraldiaren iragarpena berresten bada, bihar Bide Planean eta Babes Zibilekoan aurreikusitako alerta-mailak aktibatuko dira
Gaur goizean egindako bileran izan diren kideak. 
Gaur goizean egindako bileran izan diren kideak.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak bihar aztertuko du Barne Zuzendaritza Nagusiaren bidez Neguko Bideen Planaren 2. maila eta Nafarroako Babes Zibilerako Lurralde Planaren (Platena) 1. mailako larrialdi-egoera aktiba ote daitezkeen, baldin eta aurreikuspen meteorologikoak berresten badira, eta aurreikuspen horiek ohartarazten badute elurteak iparraldetik hegoaldera izanen direla eta nabarmenagoak Erriberan, edozein mailatan, ostiral gauetik hasi eta larunbatean egun osoan zehar. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).