2020ko abenduaren 29a

Nafarroan bikoiztu egin da alokairua ez ordaintzeagatik 2020an etxegabetutako pertsonen eta familien arreta

Justiziako Gizarte Zerbitzuaren behin-behineko datuek "erakusten dute alarma-egoerak ez zuela pertsonen eskubideen arreta geldiarazi"

Nafarroako Justiziako Gizarte Zerbitzuak, Biktimei Laguntzeko Atalaren bidez, alokairua ez ordaintzeagatiko etxegabetze-kasuen bikoitza artatu du 2020an, iaz izapidetu zituenen aldean. Zehazki, kopurua 205ekoa izan da, eta hipoteka-exekuzioak (hipoteka ez ordaintzeagatiko etxegabetzeak) 28 dira aurten.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)